Maltako historia
Maltako historia, nahiz eta uharte batena izan, oso aberatsa da. Mediterraneoan duen posizio estrategikoari esker, Maltak herrien eta pertsonen mugimendu handiak ezagutu ditu. Uharterako bereziki garrantzia Maltako Ordenaren eta Britainiar Inperioaren okupazioaren eragina izan dira. Datatutako lehen biztanleak K.a. 5900 urtetan izan ziren.
Maltako historiaurrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakia Mediterraneo erdialdera, inguruko beste eremu batzuekin alderatuta, berandu iritsi zen. Badirudi Malta ez zutela okupatu Neolitora arte (K. a. 5200). Dirudienez lehenengo taldeak Siziliatik heldu ziren. Garai haietan laba eta harriak inportatzen ziren Siziliako kostaldetik eta ehun manufakturatuak esportatzen ziren. Lurperatze zantzurik zaharrenak Skorban aurkitu ziren.
Sizilian Kobrearen Aroa izango zen garaian, Maltan Tenpluen Aroa loratu zen (K. a. 4000-K. a. 2500), gauzatu ziren eraikin megalitiko handien omenez. Zibilizazio autoktono harek Siziliarekin egindako trukeengatik metalak ezagutu zituen baina ez zituen erabili; harriarekin tresnak egiteko teknikan garapen handia lortu zuten, aldiz. Brontze Aroan herrixkak lehenengo aldiz oholesi bereziekin babesten hasi ziren. Kobrea eta brontzea iristean, laboreak zabaldu ziren eta, ondorioz, biztanleria ere handitu zen. 1500 a. K. a 725 a. C. herriak herrixka txikiak utzi zituen eta muinoen gainean gotortu ziren. Greziarrekin, mizenastarrekin eta ekialdeko beste herri batzuekin kanpoarekiko kontaktuak areagotu egin ziren.
Antzinaroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feniziarrak, greziarrak, kartagotarrak eta erromatarrak uhartean haien aztarnak utzi zituzten mendetan zehar. Feniziarren etorrera K.a. 1000. urte inguruan gertatu zen. Uharte nagusia Malat bataiatu zuten, antza babes segurua esan nahi duen hitza; haientzat uhartea Mediterraneo itsasoan merkataritzarako eta esplorazioetarako oinarria izan zena. Feniziarrek garai berean ezarri zituzten koloniak Zipren, Siziliako ekialdean eta Afrikako iparraldean. Okupazioaren arrazoia ez zen soilik komertziala, estrategikoa ere bazen potentzia grekoari eta Etruskari dagokienez.
736an, Greziarrek uhartea okupatu zuten, Melitaren kolonia bihurtuz, nahiz eta heleniar garaira arte okupazio txikia izan. Ondoren, uhartea Kartagoren kontrolera igaro ziren (K. a. C) greziarrekiko liskarrak deklaratu ondoren. Maltak beste bi potentzia handiren arteko muga papera hartu zuen Alexandro Handiarekin.
K.a. 264an Erromak irla hauen interesa ikusi zuen. K. a. 218 inguruan Bigarren Gerra Punikoan, konkistatu zuten. Uharteek erromatarren agindupean egin zuten aurrera, eta, denbora horretan, municipium eta feodorata civitas gisa onartuak izan ziren. Erromatarren presentziaren aztarna asko daude oraindik eta horrek Maltakoen eta erromatarren arteko hurbileko harremana egiaztatzen du. Malta babesleku segurua zen Erromako flotarentzat neguan, eta Mediterraneoaren erdialdean jarduteko aukera ematen zion.
Bizantziarrak eta arabiarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]533an bizantziarren domeinu labur baten ondoren, kronikek diotenez, eta Gozo eta Maltako portuetan flotarentzako erabilera baten ondoren, bandaloen arpilatze probableaz gain, aglabiarrek irlak konkistatu zituzten 878an, Mediterraneoko kostaldeko beste eremu batzuk baino beranduago, Hispania bisigodoa kasu, eta hori seguru asko itsasotik eta Afrikatik iristeko zailtasunagatik.
Eragin arabiarra Maltako hizkuntza modernoan aurki daiteke, jatorriz bertako arabieratik datorren hizkuntza erromanizatua baita. Denbora horretan, bertako biztanleak islamera bihurtu ziren, esklaboak ez izateko.
1090ean, arabiarrak, kanporatuak izan ziren. Haien ordez, normandiarrek hartu zuten uhartea, Roger I.a Siziliakoaren agindupean. Horrela, Malta berriro kristau bihurtu zen. Dena dela, 1127an, beharrezkoa izan zen Roger II.a Siziliakoak bigarren espedizio bat burutzea artxipelagoa erabat kontrolatzeko. Garai hartan sortu zen Maltako noblezia. Gaur egun, oraindik, 32 titulu erabiltzen dira, Djar il Bniet eta Buqana baroiena zaharrena izanik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako historia herrialdearen arabera | ||
---|---|---|
Albania • Alemania • Armenia • Andorra • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria Estaturik gabeko nazioak: Bretainia • Eskozia • Euskal Herria • Flandria • Gales • Galizia • Irlanda • Katalunia • Korsika • Okzitania • Sardinia |