[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Morgue kaleko hilketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morgue kaleko hilketak
Poeren "Morgue kaleko hilketak" eskuizkribuko orria.
Datuak
IdazleaEdgar Allan Poe (1841)
Argitaratze-data1841eko apirila
GeneroaDetektibe eleberria
Istorio laburra
Jatorrizko izenburuaThe Murders in the Rue Morgue
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaGraham's Magazine (en) Itzuli
Herrialdea AEB

Morgue kaleko hilketak (ingelesez The Murders in the Rue Morgue) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1841ean Graham's Magazine aldizkarian argitaratu zen eta lehenbiziko Detektibe eleberri modernotzat jo ohi da, generoaren zenbait oinarri ezartzeaz gain, ondorengo detektibe eleberrietan eragina izan zuen.

Eleberriko C. Auguste Dupin detektibearen errola eta bere ikerketa metodoak genero honetako ondorengo detektibe klasikoaren oinarriak ezarri zituen, Sherlock Holmes eta Hercule Poirot ospetsuak tarteko.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Paris hiriko Morgue kaleko solairu batean bi emakumeen, ama-alabak, hilketa izugarria jazo da. Hiriko ikerketa sailak burututako lehen azterketek ez dute emaitza onik eman, poliziak kasua argitzeko duen ezintasuna agerian utziz. Azkenean detektibe afizionatu bat kasuaz arduratuko da, C. Auguste Dupin delakoa, honek ikerketa bikain baten ostean kasuari azalpen harrigarri bat emango dio.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]