[go: up one dir, main page]

Edukira joan

MARPOL

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaborrari buruzko MARPOL arauen gogorakizune, ontzi bateko profesionalentzat.

Itsasontzien Kutsaduraren Prebentziorako Nazioarteko Konbentzioa (MARPOL eta MARPOL 73/78 izenekin ere ezaguna, MARine POLution "itsasoko kutsadura" ingelesezko hitzen akronimo gisa) nazioarteko hitzarmen edo arau-multzo bat da, eta ontziek eragindako kutsadura prebenitzeko helburua du. Nazioarteko Itsas Erakundeak (NBEko erakunde espezializatua) garatu zuen. 1973an onetsi zen hasiera batean, baina ez zen inoiz indarrean sartu.

21. mendeko lehen laurdeneko bertsioaren matrize nagusia 1978ko Protokoloaren bidezko aldaketa da, eta ordutik aldatzen jarraitu a, zuzenketa asko egin baitira. 1983ko urriaren 2an sartu zen indarrean. 2022 urtea bitartean, 119 herrialdek berretsi dute. Itsas ingurunea babestea du helburu, hidrokarburoen eta beste substantzia kaltegarri batzuen bidezko poluzioa erabat ezabatuz, eta istripuz gerta daitezkeen deskargak minimizatzea.

Ontziek eragindako kutsadura-iturriak biltzen dituzten arauak jasotzen dituzten sei eranskinek osatzen dure arau multzo nagusia:

I. eranskina.- Hidrokarburoek eragindako kutsadura prebenitzeko arauak.

II. eranskina.- Soltean garraiatutako gau kaltegarri likidoek eragindako kutsadura saihesteko arauak.

III. eranskina.- Itsasoz fardeletan garraiatutako substantzia kaltegarrien kutsadura prebenitzeko arauak. Aukerako eranskina da, salgai arriskutsuen garraioa Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Itsas Kodeak arautzen baitu.

IV. eranskina.- Ontzietako ur zikinek eragindako kutsadura prebenitzeko arauak.

V. eranskina.- Ontzietako zaborrak sorturiko kutsadura prebenitzeko arauak.

VI. eranskina.- Ontziek eragindako kutsadura atmosferikoa prebenitzeko arauak. Eranskin honek 2005eko maiatzaren 19an hartu zuen indarra.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko Wikipediako «[[:es:Convenio Internacional para Prevenir la Contaminación por los Buques

|Convenio Internacional para Prevenir la Contaminación por los Buques ]]» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-04-14ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.