[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Labar-artea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Labar artea» orritik birbideratua)

Lascauxeko leizean dagoen zaldi baten margoa.
Labar artearen ikerketa azaltzen duen bideoa

Labar-artea edo labar-pintura batez ere leizeetan egindako margoa da, normalean historiaurrean egindakoa. Horregatik, haitzuloetako pintura edo haitzulo pintura ere baderitzo. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.

Munduan ezagutzen ditugun labar-pinturarik zaharrenak Erdi Paleolitokoak dira, orain dela 40.000 bat urte egindakoak.

Ikerketaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cro-Magnonak ezagunak dira kobazulo barruko hormetan diseinu geometrikoak, esku-txantiloiak, landareak, animaliak eta itxuraz gizaki/animalia diren izaki hibridoak margotu edo grabatzeagatik. Oro har, arte mota hau duten kobazuloetan espezie berdinak daude, baina espezie kopuru osoa nahiko ugaria da eta, zehazki, mamutak, bisonteak, lehoiak, hartzak eta basahuntzak bezalako izakiak egon ohi dira. Hala ere, zenbait kobazulotan forma jakin batzuk ziren nagusi, Niauxko haitzuloan adibidez, non animalien erdiak baino gehiago bisonteak diren. Irudiak bata bestearen gainean marraz zitezkeen. Ez zen inoiz paisaiarik irudikatu, Chauvet-Pont d'Arceko (Frantzia) sumendi erupzio baten ustezko irudikapena izan ezik, duela 36.000 urtekoa baita[1]. Haitzuloetako hutsune ilunetan dago labar artea, eta artistek sua pizten zuten lurrean, edo harrizko lanpara eramangarriak erabiltzen zituzten ikusteko. Marrazteko materialen artean ikatz beltza eta okre gorri eta horizko arkatzak daude, baina horiek, beste hainbat mineralekin batera, hautsetan eho eta urarekin nahas zitezkeen pintura sortzeko. Baliteke harkaitz handi eta lauak erabili izana, hala nola paletak, kanabera-pintzelak, zurdak eta adartxoak, eta, beharbada, zerbatana, iristeko zailak diren eremuetan pintura ihinztatzeko[2]. Esku-txantiloiak egiteko, eskua hormari lotu eta pintura bota behar zen (irudi negatibo bat utziz), edo eskuan pintura jarri eta hormari itsatsi. Esku txantiloi batzuei hatzak falta zaizkie, baina ez dago argi artistari benetan hatza falta zitzaion edo, besterik gabe, txantiloitik kanpo uzten zuen. Gehienetan uste izan da aztarnarik handienak gizonek utzi zituztela eta txikienak haurrek, baina emakumeak erabat baztertzea gertagaitza litzateke[3]. Labar artearen sinbolismoari buruzko hipotesi asko proposatu diren arren, oraindik eztabaidagai da zergatik sortu ziren lan horiek.

Bere sinbolismoari buruzko lehen hipotesietako bat Salomon Reinach erlijioaren historialari frantsesak proposatu zuen. Haren ustez, kobazuloetako paretetan animaliak bakarrik irudikatzen zirenez, irudiek totemen benerazioa irudikatzen zuten, non talde bat edo talde bateko kide bat zenbait botereri lotutako animalia jakin batekin identifikatzen den, eta animalia hori nolabait ohoratu edo errespetatzen duen, esate baterako ez ehizatuz. Hala balitz, eskualde bateko cromagnon-komunitateak honela banatuko lirateke: «zaldiaren klana», «bisontearen klana», «lehoiaren klana», eta abar. Baieztapen hori berehala ezeztatu zen, haitzulo batzuetan jaurtigaiek zauritutako animalien irudiak baitaude, eta, oro har, hainbat espezie daudelako irudikatuta[4].

1903an, Reinachek proposatu zuen labar-arteak magia sinpatetikoa irudikatzen zuela (margoaren eta margotutako subjektuaren artekoa), eta animalia bat ekintzaren bat eginez marraztean, artistak uste zuela animaliaren gainean ekintza hori bera egiten ari zela. Hau da, irudiaren jabe zenez, animalia bera mendera zezakeela. Ehizaren eredu magikoak -eta cromagnonen gizartean artea magikoa eta erabilgarria zelako ideiak- ospe handia lortu zuen hurrengo hamarkadetan. Eredu horretan, harrapakin belarjaleak ehiza aurretik zaurituak izan balira bezala irudikatzen ziren, sorgintze aldera; animalia batzuk osatu gabe irudikatzen ziren, ahultzeko; diseinu geometrikoak tranpak ziren; eta gizaki/animalia hibridoak animaliaz mozorrotutako aztiak ziren, beren boterea lortzeko, edo animaliak gobernatzen zituzten jainkoak ziren. Animalia asko osasuntsu eta osorik irudikatzen ziren, eta batzuetan ernai, eta eredu horrek ugalkortasunaren magia gisa interpretatzen du, ugalketa sustatzeko; hala ere, animalia haragijalea bazen, eredu horrek dio irudikapenak hura suntsitzeko balio zuela. XX. mendearen erdialdean, eredu hori inpugnatzen ari ziren, zauritutako animalien errepresentazioak oso urriak zirelako; haitzulo apainduetan kontsumitutako animalien hezurren bilketa askotan ez zetorren bat ugaritasun terminoetan irudikatutako animalia motekin; eta eredu magikoak ez ditu esku txantiloiak azaltzen[4][5].

1960ko hamarkadatik aurrera, Max Raphael artearen historialari germaniar-estatubatuarrak abiarazita, labar-artearen azterketak ikuspegi estatistikoagoa hartu zuen, eta hainbat elementu aztertu eta kuantifikatu zituen, hala nola irudikatutako animalia motak eta haien banaketa, haitzuloen topografia eta haien pareten morfologia. Proba estrukturalista horietan oinarrituta, badirudi zaldiak eta bobidoak nagusiki elkarrekin bildu zirela, normalean erdiko posizio batean, eta antolaketa bitar horrek iradokitzera eraman zuen sinbolismo sexuala zela, eta animalia eta ikonografia batzuk cromagnonek ar edo eme izendatu zituztela. Ondorio hori ere oso eztabaidatua izan da, bi animalia ezberdinen arteko asoziazioaren definizio subjektiboagatik, eta animaliak irudikatzeko erabiltzen zen xehetasun handiagatik, horrek ahalbidetzen baitzuen haien sexu identifikazioa (eta, gainera, bisonteak ustez emeak zirela dioen hipotesia ez da mantentzen, gehienak arrak baitira)[4].

XX. mendearen amaieran ere, cromagnonek xamanismoa praktikatzen zutela zioen hipotesia zabaldu zenean, gizaki/animalia hibridoak eta sinbolo geometrikoak xaman batek trantzean (fenomeno entoptikoak) dagoen bitartean ikusiko lituzkeen irudipen gisa interpretatu ziren esparru horretan[4]. 1988an, David Lewis-Williams eta Thomas Dowson arkeologoek iradoki zuten meskalina, LSD edo psilozibina zuten landare haluzinogenoek eragiten zituztela trantzeak, baina ez dago frogarik cromagnonek apropos kontsumitu zituztenik[6].

Munduko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ezagunak dira Lascauxen (Dordoina, Frantzia) eta Altamirako leizean (Kantabria, Espainia) topatutakoak. UNESCOk lehenengoa 1979an eta bigarrena 1985ean izendatu zituen.

Gurean, besteak beste, Santimamiñen (Kortezubi), Altxerrin (Aia) eta Ekainen (Deba) badaude, 2008tik Gizateriaren Ondaretzat hartuak.

"Cueva de las manos" Argentinan.

Patagonia (Argentina) eta Uruguaiko labar-pinturak ezagunenetarikoak ditugu. "Cueva de las Manos" ("Eskuen leizea") Santa Cruzko probintzian (Argentina) kokatuta dago eta 1999an Gizateriaren Ondaretzat hartu zituzten hango margoak.

Hegoafrikan, Namibian, Somalian eta Saharan adibide nabarmenak dira, besteak beste.

Thailandia, Malaysia, Indonesia eta Indian badaude ere bai.

Australiako Kakadu Parke Nazionalean adibide esanguratsuak topatu ditzakegu.

Labar artea Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ezaguna zen labar-artea ez da bereziki azaldu ia orain­tsu arte. Baina, az­ken urteotan egin diren aur­kikun­tzak, gure herria, Paleolitoko artearen garran­tziz­ko lekuan kokatua du[oh 1]..

Pinturak eta grabatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian labar-artea fran­ko-kan­taurikoaren sailean koka­tzen da. Historiaurreko gure pinturen aur­kikun­tzen aurretik, ezagunak ziren Fran­tzia erdialdeko Dordoñan Lascauxekoak (1940) eta askoz lehenago Altamirakoak (1879). Lascauxekoak an­tzinago­koak dira, hain zuen ere, Auriñaciense aldikoak, nolabaiteko giro epel garaikoak; Altamirakoak Madeleine aldikoak dira. Dirudienez, duela gutxi (1995) Fran­tzia hegoaldean, Ardèche departamenduan, lehen mailako garran­tzia duen beste aur­kikun­tza bat egina da hai­tzulo batean, adituak iker­tzen ari diren ehunka animalien irudiekin.

Goi-Paleolitoan labar-artea, zeha­tzago esanda, Madeleine aldian, pintura eta grabatu moduan azal­tzen da.

Ba­tzuetan, pinturak hai­tzen erliebe naturalei egoki­tzen zaiz­kie eta beroiek iradokiak direla dirudite. Madeleineko ertilariak margo­tzeko bel­tza –ikatz edo manganeso dioxidoa– zuria eta okrea –hau horitik gorrira eta bioleta alderako aldagaiak dituena– erabiltzen du. Eskualde ba­tzuetan, denok ezagu­tzen ditugun fauna-adieraz­penaz gain, gu­txi-asko geometrikoak diren forma bi­txiak azaldu dira –makarroiak– marra makurrez eginiko trazuak, beha­tzez eginak balira bezala; baita esku osoaren aztarnak ere, negatiboan, ia beti ez­kerreko eskuarenak. Esan daiteke hor ditugula gure eskualdeko artearen lehen zizakadurak. Giza eskuaren silueta horiek kanpora azal­tzeko modu bat dira, uniber­tsoan izen ematekoak; jabegoa har­tze modu bat, nolabait ere. Ez dezagun ahantz gertakari plastiko hori euskaraz­ko esku-bide hitzaren esanahiarekin bat datorrela.

Gero etorriko da an­tzekotasun aur­kikun­tza mimesiaren harridura, zenbait milurteko beranduago Aristotelesek arte figuratiboaren iturri gisa aipatuko duena, alegia, “honoko hau –marrazturiko objektua– hura dela” ziurta­tzearen atsegina. Eta beranduago, edo agian aldi berean, zeinu abstraktua eta sinboloa azalduko dira.

Gure Paleolito aldiko artearen ondaretzat har dezakeguna gaibegiratu eta azaldu baino lehen egin di­tzagun edozein historialariren berezko ohar ba­tzuk. Ezer baino lehen, egin dezagun ohar hau, guri naturala iruditu dakiguken zerbait, hasierako gizonarengan kreazio ahalegin bi­txi eta goiztiar baten balioa duena: hiru dimen­tsiotako objektuak horma baten bi dimen­tsioen adieraz­penetara murriztea, alegia. Aipa dezagun gainera, eskala laburtuko erreprodukzio bat dela. Dirudienez Afrikako zenbait herri oraindik ez da iri­tsi abstrakzio maila horretara.

Beste abstrakzio bat li­tzateke: margo bakar batez eginiko marraz­kiena, eredu naturalak berezkoa duen margo aniztasuna ordez­ka­tzen duena. Paleolitoko gizonak bereganaturiko abstrakzio horiek bul­tzatu zituzten lehen ar­keologoak a prioriz­ko ideia bat botatzera, eskultura marraz­kigin­tza baino lehenagokoa dela pen­tsa­tzera, alegia; baina ideia horri ezin eu­tsi izan zaio, historiaurreko azter­keta objetiboaren aurrean.

Gainera, egiaztatu egiten da historiaurreko artean naturalismotik eskematiza­tze sinbolikora pasa­tzen dela, nahiz eta badiren bi margo motak elkarren ondoan bizi zireneko kasuak; baina hasieran naturalismoa da nagusi. Gai honi dagokionez, gogora dezagun Wilhem Worringerren tesia, XX. mende hasieran jada bere teoria eran­tsiz baieztapen hau egin zuenekoa, alegia, “benetako arte-sormena ez dela abstrakzio eta geometrian baizik hasten”.[7] Bistan da Madeleineko artistak ez zuela irudiak eskor­tzoan marrazteko eta beren bolumenak itxura­tzeko zailtasunik.

Zalan­tza handiagoak daude bere zen­tzu konposatzaileari buruz. Denbora luzez uste izan da ez zuela horren ezagu­tzarik. Baina aldarrikapen hau, bere horretan, arte historian konposaketa kon­tzeptu horri ezin diogu eu­tsi eman izan zaion zen­tzu zorro­tzera mugatuz baino; alegia, paisaiaz­ko hondoera guztiak, eta eszena posible guztiak erdiratu, uztaitu eta antola­tzeko espazioko erreferen­tzia txikienak alde batera uzten direnean. Eskuaren esparrua –artistaren­tzat, gorputz jarrera bat aldatu gabe iri­tsi dezakeen espazioa– eta gainjarritako irudiak, kokapena, simetria eta perspektiba aztertu ondoren, Leroin-Gouhanek ohar hau ematen du, pintura edo grabatuan gaur egunera arte zoruko marraren adieraz­penik ez bazen ezagu­tzen ere, Paleolitoko ertilariek “sarritan erabili izan dute beraren ordez­ko hormako pi­tzadura edo erlai­tzen bat.[8] Leroi-Gourhanek baino askoz lehenago, salatu izan ditu Max Raphaelek “Paleolitoko artea, espazioak, mugimenduak eta konposaketen arazoak aurrez aurre hel­tzeko ezgai zen arte hasberritzat jo­tzen zutenak”.[9]

Aldiz, oraindik orain, Paleolito aldiko geometriariak izena eman dionik ere izan da, beren marraz­ki eta margoetan zenbait trazatu erregula­tzaileetan erabilera kon­tzientea delako ustea dutela-eta: urrez­ko ebaketa bikoi­tza, erro karratuaren proportzioa eta beste; dena dela, errealitatea begiz harrapa­tzeko eta egitura plastikoetan berriro sor­tzeko zuten ahalmen honen aurrean, Herbert Kühnek ida­tzi zuen bezala, “miresmenez, isilik gera­tzen da ahoa”.[10]

Labar-artea duten kobazuloak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura horien aur­kikun­tza duela gutxi egina bada ere, Euskal Herriko aztarnategietan historiaurreko gizonak utzi dituen labar-arte mul­tzoak ugaritzen hasiak dira –hamabi bat guztira– eta hauen artean, ba­tzuk garran­tzi handikotzat jo­tzen dira.

Aur­kikun­tzako kronologia gu­txi gorabeherako bati jarraituko ga­tzaiz­kio, garran­tzi txikienekoetatik abiatuta.

Aiz­pitarte. Palelitikoko aztarnategi handi baten lehen aur­kikun­tza Errenteriako Aitzbitartekoa izan zen, herri mailan Landarbasoko kobazulo deritzonean. Zenbait mailatan sail­katurik, historiaurreko gizonaren arrastoak aur­kitu dira denbora luzez bizi izandakoak eta langin­tza ugarirenak: orriak, har­txabalak, zenbait eratako karrakagailuak, pun­tzoiak eta abar; gu­txienez, Auriñaciense garaitik hasi eta Mesolitikora artekoak. Besteak beste, animalia-irudiz dekoraturiko hezur ba­tzuen aur­kikun­tza harrigarriak azaldu diren, bertan diren bostetatik, III. hai­tzuloa arakatuz hasi badira ere; IV. hai­tzuloko aztarnategia izan da ondoen ikertu dena. Han aur­kituak dira orein-burua grabaturiko plaketaren bat, makila zulodunen bat, haga­txo dekoratuak eta ebakiduraz eginiko animalia-irudiak dituzten zenbait hezur.[11]

Laperra Benta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabriako mugetatik gertu, Biz­kaiko Karran­tzan dago Laperra Bentako kobazuloan egin zen 1904an labar-artearen lehen aur­kikun­tza: irudi bat, kobazuloaren sarreran bertan. Bi urte beranduago, Breuilek beste lau irudi gehiago aur­kitu zituen: buruzagirik gabeko hiru bisonte azefalo, hatz oso bat, zehaztasun gutxiko bobido bat eta lerro-segida ulertezin bat. Hai­tzean halakoxe sakontasuna duen grabatu batez eginak daude. Grabatu hauen ezaugarri bereizgarria honetan da­tza: kobazuloaren sarreran zeudela eta eguz­kiaren argitan ikus daitez­keela. Gure herrian aur­kitu ditugunen artean, zaharrenak eta Auriñaciense aldiari dagoz­kionak dira. Apellanezi gertakari honek zera pen­tsarazten dio, Paleolito aldi an­tzinakoetan, Kantabriako artea, Euskal Herriko sartalderaino zetorrela, beste arte formula ba­tzuk (piriniotarrak) hartu ahal izateko edo bere-bereak sor­tzeko, Herria libre utziz.[12]

Lehen ere aipatu dugu Isturi­tzeri kobazuloari buruz, arte higikorrean hain aberatsa bada ere, ez dela horrela labar-artean: bi zaldi eta bi elur-orein; horietako bati, isats mo­tzeko eta egitura ederreko baina adardura desagertu zaien bi hausnar­kariren gorpu­tzak gainjarri zaiz­kio. Beste maila beheragoko batean beste hiru zaldi eta interpreta­tzerakoaan zalan­tza sor­tzen duten beste irudi ba­tzuk agertu dira. Deigarria da haitz ­gaineko erliebe txikian eginak direla irudiak. Beren estiloz Erdi-Madeleine aldikoak dirudite, berrienaren muga aldekoak, alegia.

Isturi­tzeko kobazulotik oso gertu eta az­pialdean dago Haristoiko kobazuloa, Otsozelaia ere esaten zaiona; han azalduak dira zaldia, bisontea, oreina eta hegazti buru bat. Erdi-Madeleine aldikoak dira.

Nafarroako Urdazubin Alkerdi kobazuloko lehen hai­tzetako pinturak Casteretek aur­kitu zituen 1939an. Beranduago, J. M. Barandiaranek beste lau aur­kitu zituen. Kobazuloko bi gunetan kokaturiko grabatu mul­tzo bi dira. Bata, sarreraren aurrez aurre dago, 20 bat metrora. Bigarrena, berriz, beste horretatik 40 bat metrora, pasabide estu baten sakoneran. Besteak beste, gailen­tzen dira osatu gabeko orein baten grabatua, eta bi bisonterenak, baina konkorra eta isats oso luzea nabarmenduak dituztenak, eta beharbada otso baten buruaren grabatua. Behe-Madeleine aldian koka­tzen dira.

Zuberoako Gamere-Zihigan, Etxeberriko-Karbian, Boucherrek 1950ean zenbait irudi aur­kitu zituen, oso nekez igo zitekeen leku batean, sarreratik 200 bat metrora. Irudiak apur bat itsustuak daude; bel­tzez eginak dira baina puntu eta orban okreak dituzte. Kobazuloaren bi aldetako hormetan, hamabi zaldi, bisonte pare bat, eta beste ahuntz pare bat ere zenbatu daitez­ke. Irudi ba­tzuk buztin zuri gainean beha­tzez eginak dirudite.

Oraindik ere igoera zailagoa duen tontor batean, beste bost zaldi eta beste baten trazuaz gain, ahuntz bat, bisonte bat eta zenbait tanto gorrizko mul­tzoa aur­kitu da. Leroi-Gourhanen ustez, bi animalia pareka­tzea zaldia-bisontea eta beste hirugarren animalia baten –hemen ahun­tza– etenik gabeko gaiari buruz­ko bi mul­tzo berdinen santutegi bat da. Antropologo ba­tzuk, zenbait irudi Auriñaciense aldian koka­tzen dituzte. Le­roi-Gour­hanek Erdi-Madeleine aldiraino atzera­tzen ditu.

Biz­kaiko Berrituan, Goikolau kobazuloko irudiak J. M. Barandiaranek aur­kitu zituen 1962an. Bost taldeetan banaturiko grabatu sail bat da. Ba­tzuetan, biz­karra bata bestearen gainean jarria duten animalia-eskema osatugabeak dira; hainbesteko pila bata bestearen gainean jarririk, ez da erraza izaten zein animalia-espeziea den ezagu­tzen, ahun­tzen bat edo beste izan ezik. Aur­ki­tzailearen beraren ustez, postpaleolitoan kokatu behar dira eta aztarnategiko zenbait mailetako hilobi izaerarekin lotu.

Bordeleeko espeolologo talde batek 1971eko abuztuan Sinhikoleko-Karbia kobazuloan labar-arte aztarnategi berri bat aur­kitu zuen. Areto bakar bat da, luzeran 60 cm eta zabaleran 10 cm dituena, oso irudi gu­txikoa; baina, kalitate bikaineko zaldi bat eta bisonte bat azal­tzen dira. Zaldia, ingurune bel­tzez eta isats oso luzeaz margoturik. Barrutik, ilajearen eta buruaren margo­tze bikoi­tza gorriz egina da, begiaren­tzat hu­tsarte bat utzita. Bisontea, zaldiaren gainean kokaturik dagoena, osatu gabea da. Bere ile-zerra hai­tzaren er­tzak osa­tzen du. Bi irudi horiek eskuinean, bisontearena dirudien osatu gabeko beste irudi bat dago. Zaldiaren aurrealdeko az­pialdean, nekez uler daitez­keen trazu gorri ba­tzuk ere badaude.

Arenaza. Arantzadi Elkarteko kideek, 1973ko neguan labar-artearen beste aztarnategi bat topatu zuten Galdameseko Arenaza kobazuloan. Irudiak, nekez igo daitekeen areto txiki batean daude. Gela erdiesferiko bat da, sarreraren ia bestaldeko muturrean kokaturik goraka doan luzapen bat dago, eta orein eme talde bat azal­tzen da. Gu­txi zaindu delako-edo, oso egoera txarrean daude, hai­tzak nozitu duen zarta­tzearen ondorioz. Orein emeak, Kantabriako beste kobazuloetan erabilitakoaren an­tzera, puntea­tze teknikaz daude gorriz margotuak. Xehetasun honek eta oreinak nagusi izateak, badirudi Asturias eta San­tander aldeko artearekin ahaidetasun gertuagokoren bat adierazten duela, Laperra Bentari buruz aipatu den bezala, ipar Pirinioetako artearekin baino. Beren estiloagatik badirudi irudi hauek an­tzinako Madeleine aldikoen sailean atxiki behar direla.

Santutegi handiak: Santimamiñe, Al­txerri eta Ekain

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labar-arte mul­tzo handi bat aur­kitu zen 1916an Kortezubiko Santimamiñe kobazuloan.[13] Ar­keologia ikuspegitik, Santimamiñek garran­tzi izugarria du, maila guztiak eskain­tzen baititu, an­tzinako Auriñaziensetik hasi eta Behe-Inperiorainokoak.

Arte historialariaren­tzat, benetako santutegia esaten dioguna da esparru garran­tziz­koena: 20 bat metroko luzera du eta 4 edo 5 m-ko altura. Irudien talde nagusia areto txiki batean dago, normalean oso sarbide zailekoa izaten da eta honen aurretik aretoaurre bat dago, osatugabeko zenbait bisonte eta zaldiez gainera, marra sail bat ere ikus daiteke. Ia biribila den ganbara edo aretoaren inguruetan –Leroi-Gourhanek biribilgune deitu zion– banaturik oraindik ere irudi-mul­tzo gehiago daude.

Irudiak eta beren kokamena. Bere ikusgarritasunagatik, taula bat nabarmen­tzen da, oso argi eta garbi sei bisonte, zaldi bat, orein buru bat eta ulermen zailagoko beste trazu eta marra mul­tzoa goza daitekeelarik. Zer adierazi nahi ote du behin eta berri zaldia eta bisontea pareka­tzeak eta beste sei bisonteek –hauetako ba­tzuk zutikako jarreran jarririk– seiak erdi-erdian marrazturiko zaldi bakar batek inguruan dituela? –galdegiten du gaur­ko ikusleak jakin-minez. Baina, eran­tzunik gabeko galderak.

Bi mul­tzo hauetaz gainera, kobazuloaren barruenean, sarreratik 150 m-ra, 1953tik 1962ra bitartean irudi berriak aur­kitu dira; hauen artean, bisonte ba­tzuk, zaldi bat eta ahuntz bat.[14]

Guztira, ia berrogeita hamarrera iristen dira animalia-irudiak. Espezierik ohikoena bisontea da.

Teknika eta estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen, Al­txerrin ez bezala, irudi gehienak pintatuak daude, eta itzal eta guzti ba­tzuk. Irudi grabatuak oso gu­txi dira. Perfekzioan eta estiloan aldaketa suma­tzen da baina ez da erraza hortik kronologia bat atera­tzea.

Henri Breuilek zioen itzalekin modelaturiko lau bisonteetatik hiruk beren lau hankak agerian zituztela, eta trazu soil bakar batez marraztuak berriz bi besterik ez. Era berean, Madeleine aldiko ezaugarri moduan denek beren adardura profilez erakusten badute ere, bedera­tzik baino ez dituzte beren bi adarrak erakusten.[15]

Talde handiko bisonteen artean Ignazio Aldekoak ere desadostasun horiek ematen ditu: “marra-trazu soileko irudien ondoan, badira beste ba­tzuk zenbait tokitan profilaren lodieraren biziago­tzegatik-edo ia lauak direnak, gu­txi-asko bular, konkor, papar... tinten betelanagatik argi-ilun gehigarri bat plantea­tzen dutenak. Zenbait aletan arte onekoa izan ohi da delako modelatzea”.

Esan daiteke, estilistikoki nahiko aurreratutzat hartu behar direla; ziur asko, Erdi-Madeleine aldi aldera gauzatuak. Benta Laperrakoen ondorengoak dira. Eta beren teknika eta ohi­kotasunagatik Pirinioetako santutegiekin uztar daitez­ke.

Gipuz­koan Aiako Al­txerri kobazuloak aditu guztiak harritu zituen 1962an, ustekabean aur­kitu bai­tzuten bertan Aran­tzadi Zien­tzia Elkarteko hiru kidek ordura arteko labar-arte aztarnategirik garran­tziz­koena: ehun irudi baino gehiago eta oso espezie desberdinetakoak gainera, zaz­pi mul­tzotan banaturik.

Aur­kikun­tza deigarri honen txostena jasotzean, J. M. Barandiaranek irudi guztien deskribapena egin zuen, marraz­ki bikainak eran­tsirik;[16] ondorenean, Jesus Altunak eta Juan Mª Apellanizek, argaz­ki-ekipamendu bikain batekin, azter­keta osoago bat aur­keztu zuten, irudien iker­keta kronologiko eta paleontologiako bat eginez.[17]

Adierazitako irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendik aurkituak zeuden –az­ken aur­kikun­tza hau baino lehenagotik– bisonteak dira nagusi, ia hogeita hamar bat ale guztira.[18] Baina, badira elur­-oreinak, oreinak, zaldiak, uroak, ahun­tzak, sarrioak, azeriak, arrainak, hegazti bat eta suge bat ere. Giza itxurako bi irudi ere ikusten dira. Horiez gainera, ulermen zaileko zeinu sail bat, halaber. Leroi-Gourhanek, lan hauen kalitate plastikoa azal­tzeaz gainera, “espainiar kobazuloetako elur-oreinaren garran­tziaren lekukotasuna” az­pimarra­tzen du.

Formen berezitasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi­txia da, irudia osatu gabea dagoelako, zein espezietakoak diren identifika­tzeko zailak diren animalia ugari egotea ere: ba­tzuetan, burua baino ez zaie agertzen; beste ba­tzuetan, atzealdearen laurdena. Irudi ba­tzuk bata bestearen gainean daude, adibidez, azeri bat gerora margoturiko elur-orein baten barruan azal­tzen da; eta zenbait animalia azal­tzen da 4,20 m bider 2,10 m zabalerako bisonte izugarriaren barruan. Gertakari hau lagungarri izan daiteke lanen kronologia zehazteko orduan.

Lehen aur­kikun­tza honen ondoren, Jesus Altunak[19] beste bi bisonte aur­kitu zituen kobazuloaren leizean: beraietan ikus daiteke, gorputz zati ba­tzuk galduak badira ere, artistak animaliaren gorpu­tzeko zatirik lodienean margo gorria erabil­tzen zuela eta, margoa zenbait puntutan desagertu bada ere, marra gogor batek egoki zehazten duela bere silueta. Bestalde, beste lekuetan bezala, gorputz zati ba­tzuk zehazteko hai­tzaren koskak erabil­tzen zirela ikus daiteke hemen.

Al­txerriko berezitasunik nabariena da, garai bereko beste aztarnategiekin alderatuz gero, grabatuak pinturaren gain duen nagusitasuna –ia erdiak dira; eta erliebearen barruan, teknika ugaritasun handia. Honek, ertilari bat baino gehiago izango zirela pen­tsarazi die adituei.

Animalien anatomia marraz­kietan, bere gorpuz­kera berdin-berdina egitearen ahalegina an­tzematen da, aldiz, beste batzuetan zenbait trazutan baizik ez da tema­tzen, egun estilo espresionista esan dezakegunarekin. Zenbait gradutan azal­tzen den estiloaren azpimarratze hori, bisonteen marraz­kietan erabil­tzen da batez ere, marradura trinko batez ilajea iradoki­tzeko. Honetaz aparte, zabalerako marradura teknika erabil­tzen da eta haren gainean margoturik animalia. Zabalerako marradura, gainean jarriko zaion animalia hobeto egoki­tzeko erabiliko den haitz-oinarri soil bat baino gehiago izaten da askotan; izan ere, irudiaren modela­tzea hobe­tzeko eginkizuna baitu, gainera. Ignazio Barandiaranek eta A. Beltranek, eduki­tze, ehiza­tze edo sun­tsitze zeinu­tzat jo daitez­keela proposa­tzen dute, zalan­tza artean bada ere.[20]

Egiletasunak, estiloak eta kronologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al­txerriri buruz egiten duen azter­keta zorro­tzean –Apellanizek dio– grabatuetan, onarturiko teknika eta adieraz­pen-moduaren bolada oso era berezian sentitzen da, Kantabriako an­tzinako Madeleine aldiko graba­tzaile eta “marra­tzaileen” aldetik. Al­txerriko formula ez dator bat beste inongo moduekin; horregatik pentsatzen da Euskal Herrian bertako talderen batenak direla, guztiz.[21]

Gure ustez, XX. mendeko gizaki garen aldetik eta estetikako zein arte sormenez­ko ezagueraren berezitasunak eta “artearen historiaurrearenak” onar­tzen dituen kultur oinordeko izanik, ezin ditugu duten balioaren neurrian estimatu gabe utzi santutegi handi honetako apainketan jardun ziren hainbat artista, edo hainbat esku, “identifika­tzeko” eta sailka­tzeko Apellaniz maisuak egin dituen ahaleginak, eta haren ondorioei jarraikiz, ezta beste santutegiekiko ahaidetasunak bila­tzen eta kronologikoki ordena­tzen saiatu gabe utzi ere. Baina, era berean, labar-artearen ezagutza har­tzeko, galderak egin behar dira ahalegin hauen eraginkortasunari buruz, betiere, talde izaeraz­ko adieraz­penak izanik, oso zorro­tza zen kultur esparruaren arauek behartuta, gainera. Az­ken batean, ondorio orokor gisa, –Apellanizek dio– “leku desberdinetan lan egin duten bi giza talde desberdinek apaindua dela Al­txerriko kobazuloa. Banaka hartu diren guneen harmonia ikusita, badirudi taldeen arteko irudien desberdintasunak ez direla denboraren iragaite arazoak, maisu bakoi­tzaren nahierazkoak baizik”.[21]

Al­txerrin dagoen aztarnategia Solutre-Madeleine aldiari dagokiola dirudi, eta, ba­tzuen ustez, irudiak An­tzina eta Erdi-Madeleine aldian kokatu behar­ko lirateke;[22] baina, haien estilistika astiro aztertu ondoren, Juan M Apellaniz zuhurragoa da eta Solutre aldia eta An­tzinako Madeleine aldia kanpoan uztea eta “sail­kapen tradizionaletako Madeleine aldiko IV.,V. eta VI.eko (H. Breuil) data­ ziurragoa dela deri­tzo.

Dena dela, Al­txerriko irudiek badute Santimamiñekoekin ahaidetasunik, eta beren estiloa iparraldeko labar-arte piriniotarrarekin gehiago uztar­tzen da Asturias eta Santanderkoekin baino.[23]

Arte adieraz­pen hauen esanahiari buruz­ko zerbait sendoa esan nahiko genuke; baina, adituek honi buruz­ko isiltasuna gorde nahi dute zuhur­ki. Hala ere, honi dagokionez oso garran­tziz­ko­a da Jose Migel Barandiaranek 1964an iradoki eta azpimarratu zuena: Al­txerriko animalia-irudi gehienak ez daudela osatuak. Alegia,”irudiak berak ez zirela ziur asko, zeinuak besterik, ikusiezinak ziren izakien ageriko formak: euskal mitologiak leizezuloetako biztanletzat har­tzen zituen animaliak –zaldiak, ahun­tzak, zezenak”.[24]

Euskal Herriko Paleolitoko labar-artearen aur­kikun­tzarik garran­tziz­koena da Ekaingo kobazuloan 1969an azaldurikoa, Debako udalerrian dagokiolarik ere, Zestoatik gertu dagoena. Zulo estu batetik sartu eta arrastan joan behar izan zuten aur­ki­tzaileek[25] hogeiren bat metro, nabarmenki goraka egiten zuen barnebide batera iri­tsi arte. Zutik jarrita, gero eta zabalagoa eta ederragoa zen kobazulo batetik igaro ahal izan zuten. Harridura gero etorri zen. Benetako santutegi bat zen, ugari ziren zaldiak mul­tzoan eta beste irudi-sail luze bat marrazturik. Jarraian egin ziren indusketetan santutegi hartako ezagutza –erlijio eta arte mailako al­txorra– harrigarriro areagotu zuten. Irudiak eta maisuak. Ekaingo irudiak bikainak dira. Multzo zoragarriak. Horma zati bat, zaldirik gehiena dituena, Leroi-Gourhanek “Kuaternario aldi osoko zaldi talderik bikainena” dela aitortu du, inola ere, jada ezagunak ziren Altamira, Niaux eta Lascauxkoen edertasunaren bekai­tzik izateko inolako arrazoirik gabeak. “Ekaingo irudiak, Niaux eta Altamirakoen garai berekoak izanik, gu­txi gorabehera, franko-kantauriar artearen aldi klasikoaren gailurretako bat azal­tzen dute”.

Ekainen, zaldia da erdigunean azaltzen dena. Badira 33 zaldi irudi, 10 bisonte, 4 ahun­tza, 2 orein, 2 har­tza eta 2 arrain. Ikonoz­ko gorputzak perfekzio bikaineko adieraz­penak dira, baliabide urriez eginak, bestalde. Irudietako ba­tzuk koloreani­tzekoak dira. Beren estiloz, Erdi- eta Goi-Madeleine aldikoak dirudite. Ez zaigu beharrez­ko irudi­tzen Ekaingo irudi hauen egiturazko xehetasunak deskriba­tzen eta azter­tzen hastea, zeren eta ugari baitira mila hi­tzek baino gehiago adierazten duten koloretan argitaratu diren argazkiak. Juan M Apellaniz ar­keologoa saiatu da, Al­txerriko bezala, Ekaingo santutegi honetan esku hartu zuten “maisu desberdinen” iker­ketan. Horretarako hiru alderdi aztertu ditu: er­tzak mar­ka­tzeko modua, gorputz xehetasunak eta erabilitako teknika. Horrela iri­tsi da lau “zaldi maisu”, “bisonte maisu” bat eta “ahuntz eta arrain maisu” bat bereiztera, eta guztietan “batasun tekniko bat” badela ikusi du. Proposaturiko galderak. Badira, adierazita dauden irudietan, beren kokamenean eta zenbait xehetasunetan azalera­tzen diren hainbat galdera.

Egin dezagun ohar bat, gerora mul­tzo guzti honen interpretazio bat egiten saia­tzeko nahi­ko datu ditugunean garran­tziz­koa izango baitzaigu: kobazuloko leku garran­tzitsu batean bi har­tza ikus daitez­ke, hau da, zaldien hormaren zati handiaren eta kobazuloko az­ken muturrean aur­ki­tzen denaren artean. Bietako bat azefaloa da; “beraren esanahia oraindik ez da argitu –dio Leroi-Gourhanek; baina, ga­rran­tziz­koa izango zen”.

Beste baldin­tza bi­txietako bat zera da, alde batean eta bestean kokaturiko zaldi gehienak har­tzak dauden aldera begira daudela. Asmo berezirik gabeko edozein marraz­kilariren joera natural eta bat-batekoarekin kontrajarrian azal­tzen den xehetasun hau, oso kontuan hartu beharrez­koa da pintura hauen esanahia aur­kitzeko.

Adierazitako espezieen bestelako tratamendu da Leroin-Gourhanek ohartarazi zuen beste berezitasun bat. Berak, “gorpu­tzen modela­tzea –bel­tzez eta okrez eginikoa– eta bereiziki zaldien lepo eta burukoa, fintasunagatik nabarmen­tzen dela esaten du. Aldiz, bisonteak oso estilo egokian moldatuak izanagatik –Madeleine aldiko IV. eta IV. estiloa–, zaldiekin alderatuz gero zabarragoak dirudite; guztien arteko bat besterik ez dago okrez margoturik, besteak ia profilaren trazu bel­tz soilez mugatuak daude”.[26]

Pintura hauen zen­tzua oraindik ere misterio­tsuagoa egiten duen eta kontutan har­tzeko beste xehetasun bat ehizatuaren eta adieraziaren artean alderan­tziz­ko propor­tzioa izatea da. Izan ere, aztarnategiko Madeleine maila beretan hezur aztarna ugarienak orein eta ahun­tzenak dira. Kobazuloko hormetan gehien adierazten zutena da gu­txien ehiza­tzen eta jaten zutena. “Ehizarako garaian Paleolitoko gizonaren gurariak eta ezagu­tzen zituen animaliak irudika­tzerakoan zituen interesak ez zetozen bat”.[27] Beste hau ere kontuan har­tzekoa da: Ekaingo zaldi ba­tzuk azagaiaz eta mutur kirtendunez zaurituak agertzen dira, interpretazio totemiko bat egitea zailduz.

Ekaingo irudien eta Etxeberriko-Karbia­ko lanen artean ahaidetasun bat ikusten dela ohartarazi nahi da, bai espezien itxuragatik, bai zaldi-espeziearen ugaritasunagatik. Baina Ekain­go irudien kalitatea hain da goragokoa non, alderatuz gero, santutegi honek “ermita batekin alderaturiko katedrala” emango zukeen (J. Altuna).

  1. Artikulu honen oinarria Entziklopedia Enblematikoa da. Obra osoa eskuragarri dago, cc-by-sa lizentziarekin,  Wikitekan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Nomade, Sébastien; Genty, Dominique; Sasco, Romain; Scao, Vincent; Féruglio, Valérie; Baffier, Dominique; Guillou, Hervé; Bourdier, Camille et al.. (2016(e)ko urt. 8(a)). «A 36,000-Year-Old Volcanic Eruption Depicted in the Chauvet-Pont d’Arc Cave (Ardèche, France)?» PLOS ONE 11 (1): e0146621.  doi:10.1371/journal.pone.0146621. ISSN 1932-6203. PMID 26745626. PMC PMC4706433. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  2. Fred S. Kleiner. (2006). Gardner's Art Through the Ages: The Western Perspective, Volume I (with ArtStudy CD-ROM 2.1, Western). Thomson/Wadsworth ISBN 978-0-495-00479-0. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. (Ingelesez) Snow, Dean R.. (2006-06). «Sexual dimorphism in Upper Palaeolithic hand stencils» Antiquity 80 (308): 390–404.  doi:10.1017/S0003598X00093704. ISSN 0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. a b c d Clottes, Jean. (2016). What is paleolithic art ? cave paintings and the dawn of human creativity. the University of Chicago Press ISBN 978-0-226-26663-3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  5. «Hunting magic in rock art» bradshawfoundation.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  6. (Ingelesez) Guerra-Doce, Elisa. (2015-01-02). «Psychoactive Substances in Prehistoric Times: Examining the Archaeological Evidence» Time and Mind 8 (1): 91–112.  doi:10.1080/1751696X.2014.993244. ISSN 1751-696X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  7. W. WORRINGER, Abstraction und Einfühlung (München, 1908); gaztelaniazko itzulpena: Abstracción y Naturaleza (Mexiko, 1953).
  8. A. LEROI-GOURHAN, Los primeros artistas de Europa. Introducción al arte parietal paleolítico. Encuentros Argitaletxea 1983, 37. or.
  9. Trois essais sur la significationde lárt pariétal paléolitique (Kronos, 1906) 44. or.
  10. Herbert Kühn, Die Kunst der Primitiven (Munich, 1923, 24 or.); ikusi halaber, G. OUY-PARCZEWSKA,”Les originesdes règles de lárt. Une premièr enquête. Annales 27an, 4-5 znb., uzt.-urri. 1972, 1264-1316. or.
  11. Kobazulo honetan eginiko hainbat indusketa kanpaina 1961ean Munibe aldizkariari eginiko zenbait emanalditan deskribatuak izan dira, 3-4 znb. 1961an, 1-2 znb. 1963an, eta 1965ean, marrazki ugariz apainduak.
  12. Historiaurreko artea... (1982), 25-101 eta 219. or.
  13. Henri Breuilek 1916an bisitaturiko Santimamiñeko kobazuloa bederatzi kanpainetan ikertu zuten, T. Arantzadi, J.M Barandiaran eta E. Egurenek osaturiko taldeak 1918tik 1926ra bitartean. Guztien ondorenak beren Lan Bildumaren IX. liburukian daude. (La gran Enciclop. Vasca, 1976).
  14. Kobazulo honetako labarretako irudi guztien deskribapen zehatza J.M APELLANIZen, La caverna de Santimamiñe liburuan dago. Bizkaiko Foru aldundiak argitaratua (Bilbo, 1971).
  15. Quatre-cents siècles d´art pariétal. Les cavernes ornées de l´âge du renne. (Paris, 1974) 342. or.
  16. “Las cuevas de Altxerri y sus figuras rupestres”. Muniben 1964, 3-4 sorta, 91-141. or
  17. “Las figuras rupestres paleolíticas de la cueva de Altxerri (Guipuzcoa)” Muniben, 1976, 1-3 libk., 3-242. or.; ikusi halaber J. ALTUNA, Ekain, Altxerri. Dos santuarios paleolíticos en el Pais Vasco. Haranburu Argit. (Donostian, 1947).
  18. Munibe 16, 1964, eta 28, 1976.
  19. Munibe 42, 1996.
  20. “Paleolitoko artea Euskal Probintzietan”. Problemas de la prehistoria... “Penintsulako historiaurrearen IV. Symposuma” (1966) 41. or .29. Historiaurreko artea..., 220.
  21. a b Munibe 1976, 1-3 libk. 153.
  22. A. BELTRAN, “Avance al estudio de la cronología del arte parietal de la cueva de Altxerri”. Problemas de la prehistoria vasca, lanean. “IV Symposiuma....(Iruñea, 1966) 81-91. Lan honetan Altxerriko irudien katalogo deskribatzaile eta osatu bat ere azaltzen da, baina irudi grafikorik gabe.
  23. J. ALTUNA eta JUAN Mª APELLANIZ, Las figuras rupestres...., 147. or.
  24. Ibid., 139. or.
  25. Bi espeleologo gazte A. Albizuri eta R. Reizabalek 1969an aurkituriko santutegi bikain hau berehala ikertu eta, ondorioak aterata, argitaratu zituzten J.M Barandiaran eta J.Altunak. Arantzadi Zientzia Elkarteak babestuta.
  26. A. LEROI-GOURHAN, Prehistoria del arte occidental (Bartzelona, 1968) 337. or.
  27. J.ALTUNA, Ekain, Altxerri. Dos santuarios paleolíticos en el Pais vasco. (Donostian, 1997) 199. or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]