La Bohème (abestia)
La Bohème (abestia) | |
---|---|
Charles Aznavourren eta Demis Roussosen musika-lana | |
Egilea(k) | Charles Aznavour eta Demis Roussos |
Argitaratze-data | 1965 |
Izenburua | La bohème |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | chansona |
Hizkuntza | frantsesa |
Hitzak | Jacques Plante |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Charles Aznavour |
Bideoa | YouTube |
La Bohème Frantziako amodiozko abestia da, Charles Aznavourek konposatu eta Jacques Plantek idatzitakoa. Gaia bizitza bohemioa da. Aznavourrek 1966an grabatu zuen lehen aldiz. Aznavourren abesti ezagunetariko bat da, baita frantsesezko abesti ezagunenetako bat eta frantsesezko oinarrizko abesti bat ere.[1]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Aznavourek Parisko Montmartre auzoko margolari gazte baten bizitza bohemioko oroitzapen nostalgikoak kontatzen ditu, nolabait bere gaztaroa ere azalduz.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti hau Georges Guétaryk abesteko pentsatu zuen,[3] 1965ean Parisko Théâtre du Châteleten Charles Aznavouren Monsieur Carnaval operetan, Frédéric Darden libretoarekin. Abesti honek 200.000 kopia baino gehiago saldu zituen Frantzian. Nazioarteko arrakasta izan zuen, bestetik, bost hizkuntzatan: ingelesa, alemana, italiera, gaztelania eta portugesa.
Duetoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aznavourrek abeslari desberdinekin egin ditu abesti honen duetoak:
- 1971: Demis Roussos ;
- 1999: Muriel Robin ;
- 1999: Trio Esperança taldearekin;
- 2008: Concha Buikarekin ;
- 2008: Josh Grobanekin;
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abestia film desberdinetan jasoa izan da. Hona hemen bi adibide:
- 2015: Demolition, Jean-Marc Valléeren filma, Jake Gyllenhaalekin. Abestia filmaren amaieran entzuten da.
- 2019: Play, Anthony Marcianoren filma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Abestiaren bideoa Youtuben.