[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Logroñoko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Logroño
Hurrengo trenak
Geltokiko fatxada nagusia
Map
Kokapena
HelbideaColón etorbidea, 83; 26003
UdalerriaLogroño,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea81100
Irekiera2011ko abenduaren 18a
Bidaiariak270 000 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakKotxe alokairua Aparkalekua      Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak4
JabeaADIF
EragileaRenfe Operadora

Logroño Errioxako Autonomia Erkidegoko izan berez hiriburuko udalerriko geltokia da. Renfe Operadorako distantzia Ertain eta Luzeko zerbitzuak ditu.

Geltoki honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan eta trenbideen gainean kokatutako bestibulura. Behealdean bi nasa zentral daude, eskailera mekanikoz zein igogailuz hornituta.

  • Arrapala bidezko sarbidea Taxi Sarbide irisgarria  Colón etorbidea, 83

Lehen geltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logroñoko lehen geltokia 1863ko irailaren 21ean inauguratu zen Espartero jeneralaren aurrean. Tuteratik Bilborako Trenbide Konpainiak eraiki zuen, aste batzuk lehenago Castejon-Urduña tartea martxan jarri zuena Castejon eta Bilbo lotu nahi zituen trenbidean.[2]

Bigarren geltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958ko azaroaren 9an, Jorge Vigón Herri Lanetako ministroak RENFEk eraikitako geltoki berri bat inauguratu zuen. Horrez gain, burdinolako langileei zuzendutako etxebizitza-eremu bat ere bazuen. Guztira, lanak 10 milioi pezeta baino pixka bat gehiago balio izan zuen. Bilbo-Zaragoza Correos izan zen instalazioak estreinatu zituen lehen trena. 2010eko abuztuaren 9an eraitsi zuten.[3]

Hirugarren geltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko apirilak 30ean, behin-behineko geltoki bat ireki zen, antzinakoaren inguruetan zegoena, honen funtzioa, geltoki berri bat eraiki arte ordezkatzea zelarik, lurperatutako trenbideekin, hiriko trenbidearen integrazioaren ondorioz. Behin-behineko esparru horrek oinplano angeluzuzen bakarra zuen, eta bi gunetan banatuta zegoen: bata, trenbide-erabilerarako 324 metro koadrokoa, eta, bestea, 399 metro koadrokoa, itxarongela eta kafetegia zituena. Beirazko paramentu batek bereizten zituen biak. Informazio guneak, komunak, kioskoa, ibilgailuak alokatzeko eta txartelak saltzeko lokalak ere bazituen. Kanpoaldean 109 plazako aparkalekua zegoen. Bere funtzioa beteta, 2012ko apirilean erabat desegin zuten.[4][5]

Laugarren geltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduaren 18an Alvia Bilbo-Bartzelonak Logroñoko geltoki berria estreinatu zuen. Barruti berri hau Iñaki Abalos eta Juan Herreros arkitektoek asmatu zuten, Logroño Hirian Trenbidearen Hiri Integraziorako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zutenak.[6][7]

1 500 metro karratu baino pixka bat gehiagoko azalera duen atari bat du, beheko solairuan bost bide eta erdiko bi nasa dituen nasa-nabe bat, eta 8.000 metro karratu baino gehiagoko estalki artifizial iragankor bat. Instalazioak osatzeko, eraikinaren hegoaldeko zatia eraikiko da, eta lurpeko aparkaleku bat egingo da. Aparkaleku horren obrak behin-behineko geltokia eraitsi ondoren hasiko dira.

Sarrera nagusia mendebaldeko fatxadan dago, baina eraikinaren hegoaldeko fatxadatik bigarren sarrera bat eta iparraldetik larrialdietarako hirugarren irteera bat egitea aurreikusten da.

Distantzia luzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
Alvia  Madril
Atochako Atea
Guadalajara–YebesCalatayudTuteraAlfaroKalagorri Logroño
Alvia  Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonAlfaroKalagorriLogroñoHaroMiranda Ebro Bilbo
Abando

Distantzia ertaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Gasteiz LangraizArgantzonManzanosMiranda EbroHaroHaro–El PardoBrionesCenicero–San IsidroLogroñoRecajoAgoncilloArrubalAlcanadreFeculas–NafarroaKalagorriRincon de SotoAlfaroCastejonTuteraRibaforadaCortesGallurLuzeniPedrolaCabañas de EbroAlagonCasetasUteboZaragoza–DeliciasZaragoza–PortilloZaragoza–Goya Zaragoza
Miraflores

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Anuario del ferrocarril, año 2011 editado por la Fundación de los Ferrocarriles Españoles y Vía Libre.
  2. https://web.archive.org/web/2/http://www.spanishrailway.com/capitulos_html/castejondeebroabilbao.htm
  3. «ABC MADRID 11-11-1958 página 38 - Archivo ABC» abc 2019-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2010-04-29). «La estación provisional del ferrocarril de Logroño abre sus puertas mañana a los viajeros» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  5. (Gaztelaniaz) «elcorreo.com | Araba/Álava | diario con las últimas noticias de Álava, fotos y videos» El Correo 2020-05-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  6. (Gaztelaniaz) «A estación nueva, estación demolida» La Rioja 2012-04-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  7. «El domingo entra en servicio la nueva estación de ferrocarril de Logroño» www.vialibre-ffe.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]