[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ness (aintzira)

Koordenatuak: 57°18′N 4°27′W / 57.3°N 4.45°W / 57.3; -4.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Loch Ness» orritik birbideratua)
Ness
Loch Ness (en), Loch Nis (gd)
Datu orokorrak
Garaiera16 m
Motaaintzira
Luzera39 km
Zabalera1,5 km
Azalera56,4 km²
Sakonera272 m
Bolumena7.450 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak57°18′N 4°27′W / 57.3°N 4.45°W / 57.3; -4.45
Honen parte daKaledoniako ubidea
MendikateaEskoziako Lur Garaiak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Hidrografia
Betebidea
HustubideaNess ibaia
Kaledoniako ubidea
Erresidentzia denbora2,81 a
Arroaren azalera1.775 km²
Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ness».

Ness (Eskoziako ingelesez: Loch Ness, ˌlɒx_ˈnɛs ahoskatua; Eskoziako gaeleraz: Loch Nis, l̪ˠɔxˈniʃ ahoskatua) ur gezako aintzira zabal, sakon eta batez ere luzera oso handikoa da. Eskoziako Lur Garaietan (ingelesez: Highlands; Eskoziako gaeleraz: A' Ghàidhealtachd) kokatua dago.

Ness aintzira, Inverness hiritik 37 km hego-mendebalderantz dago. Great Glen izenaz ezagutzen den faila geologikoaren lur masa handiena da eta iparraldean Invernessetik hegoaldera Fort Williamerako norabidean finkatzen da. Kaledoniako ubideak, Glen Handiaren bidez, Ness aintzira erabiltzen du pasabidetzat bezala bi itsasaldeak lotzeko (ekialdea eta mendebaldea).

Aintzira hau, elkarri loturiko Eskoziako aintziren sarearen zati da. Glaziarrek landu zuten, aurreko glaziazio aroan. Bere urek ezohiko gardentasun oso baxua dute, erabateko kolore ilunekoak dira, bere inguruko lurrek zohikatz edo turba osagai handia baitute.

Eskoziako aintzirarik handienetan bigarrena da hedaduraz, 56,4 km2 baititu, baina bere sakontasuna kontutan hartuta bolumenaz handiena da. Ingalaterra eta Galesko aintzira guztiak bat eginik baino ur gehiago du Nessek. Bere zatirik sakonenean, 226 m ditu (Londresko BT Dorreak, konparazio baterako, 189 m ditu; hortaz, erabat urpean legoke).

Biltegi-Ponpaketa Hidrologiko Planaren erreserborioetako baxuena bezala ere jarduten du, bere motako Britainia Handiko lehena. Turbinak jatorriz, hurbileneko errotari energia hornitzeko erabili ziren, baina orain britainiar elektrizitate-sare nazionala energiaz sortu eta hornitzen du.

Bere hego-sartaldeko zatian, Fort Augustustik gertu, aintzirako uharte bakarra dago: Cherry uhartea, crannog deritzen uharteen adibide garbia (Burdin Aroaren inguruko uharte artifizialak).

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertzeetan honako lekuak ditu:

Ness aintzirako lekuak
Iparraldea
Ertz Mendebaldekoa Ekialdekoa
Hegoaldekoa

Ness aintzirako munstroaren kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ness aintzirako munstroa»

Nessen osperik handiena kondairazko Ness aintzirako munstroa —herri hizkeran, Nessie— ikusi izanari buruzko albisteetan datza, nahiz eta, kondaira hori gorabehera, aintzira berez den erakargarria. Itsasontzi eta txalupak aintziraren kostako hainbat tokitatik ateratzen dira, turistei «munstroa ikusteko aukera» emateko.

Bere uretan, edo Kaledoniako ubidekoetan, perka edota errutilo kontinental sartu dituzte baina espezie batzuk bertokoak dira.[1]

Ibai-aingira Anguilla anguilla
Lutxo arrunt Esox lucius
Gaizkata arrunt Acipenser sturio (konfirmatzeke)
Arrain hiruarantza Gasterosteus aculeatus
Lampetra planeri
Phoxinus phoxinus
Izokin arrunt Salmo salar
Amuarrain arrunt Salmo trutta
Salmo ferox
Amuarrain artiko Salvelinus alpinus

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]