[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Louise Catherine Breslau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise Catherine Breslau

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Luise Katharina Breslau
JaiotzaMunich1856ko abenduaren 6a
Herrialdea Alemania
 Suitza  (1892 -
BizilekuaParis
Neuilly-sur-Seine
Munich
Zürich
HeriotzaParisko 16. barrutia1927ko maiatzaren 12a (70 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Baden (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
ingelesa
italiera
Irakaslea(k)Eduard Pfyffer (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris eta Zürich
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaerretratua
izadi hila
inpresionismoa

Find a Grave: 179865298 Edit the value on Wikidata
Madeleine Zillhardt La Toilette margolanean, Louise Catherine Breslauk egina (1898).
Henry Davisonen erretratua (1880) Orsay museoa .

Louise Catherine Breslau (Maria Luise Katharina Breslau) (Munich, 1856ko abenduaren 6an - Neuilly-sur-Seine, 1927ko maiatzaren 12a) suitzar nazionalizatutako margolari alemaniarra izan zen. Bere lana hil ondoren ahaztu egin zen neurri handi batean.

Klase ertaineko familia dirudun batean hazi zen. Bere aita obstetra eta ginekologo errespetatua zen. Aitak obstetriziako eta ginekologiako irakasle eta mediku burua izateko lanpostua onartu zuenean Züricheko Unibertsitatean, Suitzara joan en familia osoa bizitzera, Louise-k bi urte zituela. Hamar urte zituela bere aita bat-batean hil zen eta Louise Konstantzako lakuaren inguruko komentu batera bidali zuten, bere asma kronikoa arintzeko asmoz. Han hasi zen margotzen ikasten.[1]

1874an, Kostantza lakuaren ingur hartan Eduard Pfyffer artista suitzarrarekin ikasten aritu ondoren, Louise Catherin Breslau konturatu zen herrialdea utzi behar zuela artea benetan ikasteko ametsa egia bihurtu nahi bazuen. Neskentzako eskolak ematen zituen leku bakarretako bat Pariseko Académie Julian zenez, bertan eman zuen izena eta hango irakasle entzutetsuen arreta eta bere ikaskide batzuen jeloskortasuna erakarri zituen (esate baterako, Maria Bashkirtseff ikaskidearena). Han ezagutu zuen Madeleine Zillhardt, 40 urtez bere musa eta bikotekidea izan zena.[2]

1879an, Pariseko Saloian agertu zen autorretratu batekin. Handik gutxira, jatorrizko izena aldatu zuen eta Louise Catherine deitua izaten hasi zen. Bere estudioa ireki zuen eta hainbat erakusketetan parte hartu zuen, aldizka sariak ere jasoz. 1892an New Yorken erakutsiko zuen bere lana.

Ohorezko Legioa jaso zuen hirugarren emakumea eta frantsesa ez zen lehenengoa bihurtu zen.[3]

Parasse matinale 'Goizeko nagia', 1900.
  • Bostetakoko tea (1883)
  • Autorretratua (1886)
  • Madeleine Zillhardten erretratua (1889)
  • Meninak irakurtzen (1897)
  • Jostunak (1899)
  • Goizeko nagia (1900)
  • Henry Davisonen erretratua (1903), d'Orsay Museoan
  • Emakumea negarrez (1905), Luzernako Museoa[4]

Erakusketak eta atzera begirakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1904: Georges Petit galeria, Paris. Mademoiselle Louise Breslau.
  • 1921: Hector Brame galeria, Paris.
  • 1926: Durand-Ruel galeria, Paris.
  • 1928: Arte Ederretako Eskola Parisen.
  • 1980-1981: Pastels et miniatures du XIX e siècle. Louvre Museoa, Paris.
  • 1989: Les petites filles modernes . Orsay museoa, Paris.
  • 2001-2002 : Louise Breslau. De l'impressionnisme aux années folles. Lausanako Arte Ederren Museoa.[7]
  • 2005-2006 : Louise Breslau. Dans l'intimité du portrait. Dijon Arte Ederren Museoa.
  • 2008: Amazonas del arte nuevo, Mapfre Fundazioa, Kultura Institutua, Madril. [8]
  • 2012: Emakume artistak Belle-Epoque-n, Queensland Art Gallery, Brisbane (Australia).
  • 2012 : 'Emakume modernoa: alabak eta maitaleak 1850 - 1918, Pariseko Musée d'Orsay-ko marrazkiak', Queensland Art Gallery (QAG).
  • 2013an : Le portrait dans la collection de pastels du musée d'Orsay. Orsayren Museoa. Paris.
  • 2017-2018: Her Paris, Emakume artistak inpresionismoaren garaian, Denver Art Museum.
  • 2017-2018. L'art du pastel . Petit Palais, Paris Hiriko Arte Ederren Museoa.
  • 2017-2018: Emakume artistak Parisen, 1850-1900, Denver, Denver Art Museum, 2017-10-22 - 2018.01.14.
  • 2018: Emakume artistak Parisen, 1850-1900, Louisville, The Speed Art Museum, 2018.02.17 - 2018.05.13.
  • 2018: Emakume artistak Parisen, 1850-1900, Williamstown, Clark Art Institute, 2018.06.09 - 2018.03.03.[9]
Louise Catherine Breslau bere estudioan, 1912an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]