Julia Solomonoff
Julia Solomonoff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rosario, 1968ko martxoaren 4a (56 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, margolaria, aktorea eta gidoilaria |
Julia Solomonoff, jaiotzaz Ileana Julia Solomonoff (Rosario, Santa Fe, Argentina, 1968ko martxoaren 4a) argentinar zinema-zuzendaria, gidoilara, aktorea, ekoizlea eta irakaslea da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]19 urte bete arte jaioterrian bizi izan zen eta Institutu Politeknikoan ikasi zuen. Bertako ikasle-zentroko idazkari nagusia izan zen. Bere lanetan eragina dute demokrazia berreskuratzeko garai hartan izandako nerabe-esperientziek.[3] Bere lehen semea jaio baino lehentxeago eman zuen erreportaje batean, bere ama feministaren eragina ere gogoratu zuen, ama 1962an preso politikoa izan baitzen. Amak oso bizimodu independentea izan zuen, eta profesionala bihurtu zen, nahiz eta hori garai hartan emakumeentzat zaila izan.[3]
Bigarren hezkuntzaren ondoren, Buenos Airesen kokatu zen. Enerc-en ikasi ondoren sei urte eman zituen New Yorken.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buenos Airesera itzuli zen 2001eko azaroan, Hermanas izeneko filmaren gidoiarekin, Sundance Group-en gidoi-tailerrean eta Berlinale Talent Campus-en. Film hori 2005eko Torontoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen. Kritika bikainak izan zituen eta urte bereko Nazioarteko Zinema Independentearen Jaialdian erakutsi zen.[4] La Nación egunkariaren kronikak, Hugo Caligaris-en eskutik, honako hau esan zuen:
"Publikoaren sektore horri ohartarazi behar zaio aspertu egin dela diktadurari eta desagertutakoei buruzko gaikako errekurrentziaz, eta 'Hermanas' lanak garai hari buruzko ikuspegi argia ez ezik, oso entretenigarria ere dela".[5]
Zuzendu zuen hurrengo film luzea El último verano de la Boyita izan zen, Pedro Almodóvarren El Deseo Films ekoiztetxeak koproduzitua, eta nazioarteko hogei bat sari lortu zituen. New Yorkeko Columbiako Unibertsitateko Zinemako Maisutzaren ohoreekin graduatu zen, eta 2009tik Zinema Zuzendaritzako irakaslea da.[4]
Nadie nos mira filmaren proiektuagatik,[6] Heineken Voces garapen saria jaso zuen Tribecako 2013ko Zinemaldian.[4]2016. urtean estreinatu zen filma, eta New Yorkeko immigrazio latinoamerikarrari buruzko ikuspegi berezia du.[7]
Telebistarako egindako lanen artean, The Suitor (2001), Public Broadcasting Service-rako filma, eta Paraná, biografía de un río (2012), Canal Encuentro-rako 13 dokumentaleko seriea.[4]
Hainbat zuzendari gailenen laguntzailea izateaz gain, ekoizle ere izan da, hala nola, Alejandro Landesen Cocalero, Julia Muraten Historias que solo existen al recordarlas, Ana Piterbargen Todos tenemos un plan, Lúcia Muraten Memorias cruzadas eta Celina Murgaren La tercera orilla. Halaber, jaiadi askotako epaimahaikidea zian zen eta Proimágenes Colombia eta de la Trinidad and Tobago Film Companyetan gidoi aholkularia izan zen.[4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendari
- Nadie nos mira (2016).
- El último verano de la Boyita (2009)
- Hermanas (2005)
Gidoilari
- El último verano de la Boyita (2009)
- Hermanas (2005)
Zuzendari-laguntzaile
- Diarios de motocicleta (2004)
- Silvia Prieto (1999)
- Canción desesperada (1997)
- 1000 Boomerangs (1995)
- La peste (1992)
Ekoizle
- Memorias cruzadas (2013)
- Historias que sólo existen cuando son contadas (2012)
- El último verano de la Boyita (2009)
- Cocalero (2007)
Argazki-zuzendari
- El último verano de la Boyita (2009)
Ekoizle elkartua
- La tercera orilla (2014)
- Todos tenemos un plan (2012)
Aktore
- Historias mínimas (2002) .... Julia
Castinga
- Herencia (2002)
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zuzendari eta gidoilari
- Ahora (2005)
- Scratch (2005)
- Siesta (1998)
- Un día con Ángela (1993)
- Octavo 51 (1992)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore
- Días de cine .... bere burua (Atal 1, 2010)
- Miradas 2 .... bere burua (Atal 1, 2010)
- Versión española" .... bere burua (Atal 1, 2009)
Gidoilari
- Mujeres en rojo: Ahora (2003)
Zuzendari
- Mujeres en rojo: Ahora (2003)
- The Suitor (2001)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013an Tribecako Zinemaldian Heineken Voces garapen saria jaso zuen Nadie nos mira filmaren proiektuagatik.[4]
- El último verano de la Boyita filmarekin nazioarteko hogei bat sari lortu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Julia Solomonoff (Profesora invitada) - Cine Qua Non Lab» web.archive.org 2014-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
- ↑ (Ingelesez) «Julia Solomonoff» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
- ↑ a b c Tessa, Sonia. (15 de julio de 2005). «Julia elige Rosario» Página/12.
- ↑ a b c d e f Julia Solomonoff (profesora invitada). .
- ↑ Manrupe, Raúl (1960- ); Portela. «Un diccionario de films argentinos III (2003-2009)» catalogo.bibliotecas.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belinchón, Gregorio. (2018-06-23). «¿Ser o estar? La diferencia vital entre latinos y anglosajones» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
- ↑ Oliveros, Mariano. Julia Solomonoff: “Gracias a la coproducción, siempre va a ver alguien en varios países defendiendo tu película”. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1966ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Rosariotarrak
- Zinema zuzendariak
- Emakume zinema zuzendariak
- Argentinako zinema zuzendariak
- Gidoilariak
- Emakume gidoilariak
- Argentinako zinema gidoilariak
- Ekoizleak
- Emakume ekoizleak
- Argentinako ekoizleak
- Irakasleak
- Emakume irakasleak
- Argentinako irakasleak
- Argentinako emakume aktoreak
- XX. mendeko zinema zuzendariak
- XXI. mendeko zinema zuzendariak
- Argentinako juduak