Jean Ribault
Jean Ribault | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dieppe, 1520 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia Frantziako Erresuma |
Heriotza | Fort Caroline (en) , 1565eko urriaren 12a (egutegi gregorianoa) (44/45 urte) |
Heriotza modua | : guduan hila |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, kolonizatzailea eta marinela |
Parte-hartzailea
| |
Gradua | itsasontziko kapitain |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Higanota |
Jean Ribault (Dieppe, 1520 – Florida, 1565eko urriaren 12a) frantses kolonizatzailea izan zen. Protestantea zen eta Floridako lurretan higanot frantsesentzat kolonia bat eratzeko agindua jaso zuen Coligny almirantearengandik. 1562an Floridara joan eta itzuleran Ingalaterran babestu zen, erlijio-gerra zela eta. Preso hartu zuten, ingelesen kanpaina kolonial batean parte hartu nahi izan ez zuelako, eta Whole and True Discovery of Terra Florida (Floridako Lurraren benetako aurkikundea) izeneko txostena idatzi zuen kartzelan. Libre utzi ondoren, berriro bidali zuen 1565ean Colignyk Florida aldera, han finkatu ziren higanot frantsesen kolonia, Fort Caroline izenekoa, antolatzeko; baina Menéndez Avilés buruzagi espainiarrak frantses kolonia xehakatzea agindu eta eraso hartan hil zuten Ribaut.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.