[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Javier Torrealdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Torrealdea

Bizitza
JaiotzaBermeo1950eko azaroaren 27a (74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea

Francisco Javier Torrealdea Folgado (Bermeo, 1950eko azaroaren 27a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean eta Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izan zen 1983an eta 1985tik 1992ra. Erretiratuta dago 2010etik.

Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Donostian Nafarroako Unibertsitatean 1977an, eta bertan defendatu zuen 1981ean "Polikristalen deformazio plastikoak hotzean" izeneko doktorego-tesia.[1]

Informatika Fakultateko Adimen Konputazionala taldeko ikertzailea izan da.[2] Ikertalde honen lan-eremua adimen artifizialeko tekniken aplikazioa da, beti ere pertzepzioarekin eta sistemen kontrolarekin lotuta dauden hainbat arlotan. Ikertaldearen sortzaileetako bat izan zen.

Artikulu zientifiko ugari[3] argitaratu ditu sistemen dinamika eta konputazio-sistemak arloetan.

Liburuak ere argitaratu zituen sistemen dinamikari buruz, baita horren erabileraz hizkuntzen arteko ukipen-egoera aztertzeko.[4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Javier Torrealdearen tesia TESEO datu-basea
  2. Adimen Konputazionala ikertaldea
  3. Javier Torrealdearen argitalpenak DBLP datu-basean
  4. Javier Torrealdea Inguma datu-basean