Josse Lieferinxe
Josse Lieferinxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Enghien, ? |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Marseilla, 1508 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | School of Avignon (en) |
Josse Lieferinxe hegoaldeko Herbehereetako margolaria izan zen, 1493 eta 1503-1508 bitartean Frantzian lan egin zuena. San Sebastianen Maisua ere deitu izan zaio.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainauteko konderrian jaio zen, Cambraiko elizbarrutian; XV. mendeko azken urteetan lan egin zuen, gehienbat Marseillan eta Aix-en-Provencen. 1503an Jean Changenet margolariaren alaba batekin ezkondu zen; Changenet garai hartako Avignongo eskolako margolari handienetako bat zen, haren bi lan ezagun bakarrek ageri duten errealismoak adierazten duenez: San Petri eta Hiru igarleak, Louvreko Museoan biak.
Margokera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lieferinxeri ospea eman zion lana San Sebastian erretaula izan zen (1497-1498), Europa eta Ameriketako zenbait museotan banatua gaur egun. Agerikoak dira lan horretan iparraldeko tradizioko osagaiak: jantzi aberats oparoak, izadiaren deskribapen xehea, aurpegien eta gorputzen adierazkortasuna. Baina, aldi berean, nabarmena da italiar kutsuko klasikotasuna ere, areagotua erretaulako zenbait eszenatan erromatar monumentuak imitatzen dituzten irudien bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josse Lieferinxe |
- (Ingelesez) Web Gallery of Art: Josse Lieferinxe, wga.hu