Jordi Solé Tura
Jordi Solé Tura (Mollet del Vallès, Bartzelona, Katalunia, 1930eko maiatzaren 23a - 2009ko abenduaren 4a) katalan politikari eta legelaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean eta Parisen egin zituen 1960ko hamarraldian. PSUC, Kataluniako Alderdi Komunistako kide izan zen, 1964an bota zuten arte.
1970ean Kataluniako Alderdi Komunistatik egotzitako beste kide batzuekin batera, Bandera Roja taldea sortu zuen, diktadura frankistaren irtenbidetzat Herri Errepublika proposatzen zuena. Trantsizio demokratikoaren garaian, ordea, taldea desegin, eta kide gehienek alderdi komunistaren barruko eurokomunista izeneko taldean sartzea erabaki zuten. Garai hartan bertan, 1976an, Bartzelonako Unibertsitatean katedra lortu zuen. Hurrengo urtean, bere alderdiaren eskutik Kongresurako diputatu aukeratu zuten, eta 1977an kargu horretan berretsi ondoren, 1982 arte iraun zuen. 1983an, denbora gutxian Bartzelonako Udaletxeko zinegotzi izan ondoren, Unibertsitatera itzuli zen.
Alderdi Komunista betirako utzi, eta Iniciativa per Catalunya izeneko iritzi plataforma sortu zuen beste kide komunista batzuekin batera, baina arrakastarik lortu ez zuenez, Kataluniako Sozialisten Alderdian sartu zen. 1986an, Kataluniako Parlamentuak Gorteetako senatari aukeratu zuen, eta 1991n Felipe González Gobernuko presidenteak Kulturako ministro izendatu zuen.
Aipagarria da, bestalde, 1978an Espainiako Konstituzioa sortzen lagundu zuela, eta Kataluniako Autonomia Estatutua 1979an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1930eko jaiotzak
- 2009ko heriotzak
- Molletarrak
- Kataluniako politikariak
- PSCko politikariak
- Kataluniako Generalitatearen Urrezko Dominak
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak V. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VI. legegintzaldian
- Espainiako ministroak
- Kultura ministroak
- Espainiako legelariak
- Bartzelonan hildakoak
- Kataluniako Parlamentuko III. legegintzaldiko diputatuak
- PSCko diputatuak Kataluniako Parlamentuan