[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jordi Grau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Grau» orritik birbideratua)
Jordi Grau
Bizitza
JaiotzaBartzelona1930eko urriaren 27a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril2018ko abenduaren 26a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, margolaria, idazlea, gidoilaria eta zinema aktorea
Genero artistikoadramaturgia

IMDB: nm0336076 Allocine: 242347 Allmovie: p92359 Edit the value on Wikidata

Jordi Grau Solà (Bartzelona, 1930eko urriaren 27a - Madril 2018ko abenduaren 26a) zinemagile katalan bat izan zen, bere filmografia gehiena 1960 eta 1970eko hamarkadetan garatu zuena.[1] Gidoilari, aktore eta zuzendari, Grauk hainbat genero landu zituen bere ibilbide zinematografikoan: zinema dokumentala, sozialki konprometitutako zinema, zinema esperimentala eta fantasiazko zinema.

Zineman bi film hauetan hasi zen, zuzendari-laguntzaile moduan: José Luis Sáenz De Herediaren Diez fusiles esperan (1959) eta Riccardo Fredaren Un hombre en la red (1957). Kasualitatez atunaren arrantzari buruzko dokumental baten errodajean ere partu hartu zuen Barbaten bere lehen filma izango zenaren gidoia prestatzen ari zenean, Noche de verano (1962).

Bere film batzuek mezu morala transmititzen zuten eta polemika sortarazi zuten: La trastienda (1975, Opus Deiri egindako kritika), El espontáneo (1963) eta Una historia de amor (1966). Fantasiazko filmak ere egin zituen arrakakastaz: Ceremonia sangrienta (1972) eta No profanar el sueño de los muertos (1974). Bere borondate errealista presente dago film guztietan. Carlos Grau zinemagilearen aita ere bada.

Espainiako idazle zinematografikoen zirkuluko Domina
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1974 Zuzendari onena No profanar el sueño de los muertos Irabazlea

Filmografia zuzendari moduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ocharcoaga (1961)
  • Noche de verano (1962)
  • El espontáneo (1964)
  • Acteón (1965)
  • Una historia de amor (1966)
  • Tuset Street (1968)
  • Chicas de club (1972)
  • Ceremonia sangrienta (1972)
  • No profanar el sueño de los muertos (1974)
  • La trastienda (1975)
  • El secreto inconfesable de un chico bien (1975)
  • La siesta (1976)
  • Cartas de amor de una monja (1978)
  • Coto de caza (1983)
  • La puñalada (1989)
  • Tiempos mejores (1994)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]