Izaskun Zubizarreta Gerendiain
Izaskun Zubizarreta Gerendiain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Izaskun Zubizarreta Guerendiain |
Jaiotza | Oiartzun, 1970eko irailaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2024ko abuztuaren 6a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea Erizaintza emagin |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendi-zeharkako eskiatzailea, txirrindularia, lasterkaria eta emagina |
Izaskun Zubizarreta Gerendiain (Oiartzun, 1970eko irailaren 30a – Iruñea, 2024ko abuztuaren 6a) emagina lanbidez eta mendizalea pasioz. Goi mailako eskiatzailea, korrikalaria eta txirrindularia izan zen. Emaitzei erreparatuz gero, Euskal Herrian inoiz izan den mendiko eskiatzaile onena izan da, baina, lehiaren gainetik, mendia «osotasunean» maite zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizalde auzoan jaio zen, bost senideren artean bigarrena. Ama Pilar Gerendiain Orderiz, Oskotz herrikoa da eta aita Luis Zubizarreta Letamendi, Aretxabaletakoa. Biak izan ziren euskara galdutako belaunaldikoak, baina era berean, euskara berreskuratzea lortu zutenak. Ezkondu ondoren Oiartzunen bizitzen jarri ziren. Garbi zuten euren seme-alabek ikastolan ikasi behar zutela eta guztiak Haurtzaro ikastolan hezi zituzten. Izaskunek, beraz, lehen ikasketak Haurtzaron burutu zituen eta Orereta ikastolan BUP-COU.
1991ean lortu zuen erizaintza titulua eta Bartzelonara joan zen emagin espezialitatea burutzera 1996ean.
Osakidetzan erizain lanetan hiru urtez aritu ondoren, emagin lanarekin lotutako lanpostuak izan zituen. Zumarragako ospitaleko erditzeetan eman zituen zortzi urte eta Elizondoko plaza eskuratuta, Bortziriak, Malerreka eta Baztan eremuko anbulatorioetan, emakumeen aholkulari lanean jardun zuen. Bere egitekoa emakumeen sexualitatea, haurdunaldia eta edoskitze-prozesuarekin lotuta zegoen.[1][2] Emagintzak asko gogobete zuen, lanbidea bokazio bihurtzeraino.
2024ko abuztuaren 6ean gaixotasun baten ondorioz hil zen.[3]
Mendizaletasuna eta goi mailako kirolaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaskunek bere burua mendizale modura definitzen zuen. Mendizale eta furgonetazalea. Hasieran Pirinioetako zenbait gailur garrantzitsu garatu zituen: Aneto, Aspe, Posets, Vignemale… batzuk oinez eta beste batzuk, berriz, eskiekin.
Gero, mendia gehiago ezagutzeaz gain ziurtasuna hartu eta beste gailur garrantzitsu batzuk igo zituen[4]: Mont Blanc, Cervino, besteak beste, Europan; Kilimanjaro Afrikan, Aconcagua eta zenbait sumendi Hego Ameriketan, Lenin, Pamir mendikatean eta Putha Hiumchuli (Dhaulagiri VII) Himalaya Nepal.
Mendizaletasunaren bueltan kirol modalitate desberdinak landu zituen, korrikalari, txirrindulari eta mendi eskiatzaile moduan.[5]
2006ean, 36 urte zituela kasualitatez hasi zen mendi eskian lehiatzen. Bere lehen lehiaketan 3. postua lortu zuen eta segidan sartu zen Espainiako Selekzioan. Hortik mundialetara egin zuen salto.
2008an izan zuen, emaitzei erreparatuta bederen, urterik onena. Munduko Kopako hainbat probatan lehiatu zen, eta hainbatetan igo zen podiumera. Cima d’Asta Skialp proban (Italia) bigarren izan ziren Sophie Dusutoir andorratarra eta biak; Andorrako Font Blancako proban hirugarren izan ziren; Tris Rotondoko proban, laugarren... Banaka, Dolomiti de Brentako proban (Italia) bosgarren izan zen, Aran ibarreko lasterketan zortzigarren... Urte berean, Munduko Txapelketan ere zazpigarren izan zen, bai banaka eta bai binaka, Emma Roca kataluniarrarekin batera.[6]
Bere ibilbide oparoan aipatzekoak dira hauek ere:
- 2011ko Espainiako Mendiko Eskiko Kopako txapelduna da, Emakumezkoen Senior eta Beteranoen kategorietan.[7]
- 2011ko 7. Camille Xtrem irabazi zuen.[8]
- 2013an, Euskal Herriko mendi eskiko txapelketa, Antxon Bandres II. Memoriala, irabazi zuen.[9]
- 2018an, Euskal Herria Mendi Erronka irabazi zuen.[10][11]
Kirol emaitzak eta jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997 | Aconcagua 6.960m[4] |
1998 | Kilimanjaro 5.891m |
2003 | Lenin 7.165m |
2004 | Putha Hiunchuli 7.246m (Dhaulagiri VII) (Eskiekin) |
Alpeak, Atlas, Andeak, Noruega |
Mendi eskia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006 | 3. Espainiako txapelketa (Cerler) Kronoigoera modalitatean |
2. Espainiako txapelketa (Formigal) Banakako modalitatean | |
1. Espainiako Kopakoa | |
1. Espainiako txapelketa (Poca Trac,a) bikote modalitatean | |
Patrulla des Glaciers | |
CUNEO MUNDUKO TXAPLEKETA
19. Kronoigoeran 9. Bikote 5. Errelebotan | |
2007 | 1. Espainiako txapelketa (La Molina) Kronoigoera modalitatean[12] |
1. Espainiako txapelketa (Formigal) Banakako modalitatean[13] | |
2. Espainiako txapelketa (Nuria) Bikote modalitatean | |
Espainiako kopa | |
MORZINE EUROPA TXAPELKETA
14. Indibiduala 15. Krono 8. Bikote 6. Errelebotan | |
9. Munduko Kopa | |
2008 | 2. Espainiako txapelketa (Formigal) Banakako modalitatean |
1. Espainiako txapelketa (Sierra Nevada) Krono[14] | |
VALERETE MUNDUKO TXAPELKETA
7. Indibiduala 13. Krono 7. Bikote 9. Indibiduala Luzea | |
3. Munduko Kopa Bikote modalitatean | |
5. Patrulla de los Glaciares (taldeka hirukote) | |
5. Munduko Kopa Banakako modalitatean | |
2009 | 2. Espainiako txapelketa (Sierra Nevada) Krono modalitatean |
3. Espainiako txapelketa (Andorra) Banakako modalitatean | |
ALPAGO EUROPAKO TXAPELKETA
13. Krono 17. Banakakoa 4. Taldeka bikote | |
2011 | 2. Espainiako txapelketa (Andorra) Banakako modalitatean
4. Espainiako txapleketa Krono Spot |
PIERRA MENTA
6. Marta Ribarekin | |
CLAUT MUNDUKO TXAPELKETA
22. Banakakoa 12. Krono 7. Taldeka bikote |
Mendi Korrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zegama Aizkorri | 2011 | 5. Senior Emakumea (Munduko Kopa)
3. Beterana Emakumea |
Camille Xtrem | 2011 | 1. Senior Emakumea[8] |
2013 | 1. Senior Emakumea[15] | |
Hiru Handiak | 2016 | 4. Emakumea |
2018 | 4. Emakumea |
Bizikleta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larra Larau | 2010 | 1. Senior Emakumea[16] |
2011 | 1. Senior Emakumea[17] | |
2016 | 1. Senior Emakumea[18] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zein da ama izateko adin egokia?» IKASBIL.
- ↑ «Dokuteka: Zein da ama izateko adin egokia?» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ Alaine, Aranburu(e)ko. (2024-08-06). «Izaskun Zubizarreta mendizale oiartzuarra zendu da» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ a b «Izaskun Zubizarreta munduko onenen artean» Txinpart (Antza) 56: 35..
- ↑ «“Euskaldunok maldan gora hobeto moldatzen gara maldan behera baino”» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ «Izaskun Zubizarreta mendizalea hil da» Berria 2024-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ «Izaskun Zubizarretari buruzko berriak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ a b «Camille gogorrenean Angel Arrieta laugarrena - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2013-02-23). «Lide Leibar eta Izaskun Zubizarreta garaile Euskal Herriko mendi eskiko txapelketan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2018-03-14). «Manuel Pérez e Izaskun Zubizarreta ganan el Campeonato de España de Esquí de Montaña» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ BASTEROBERRI. (2018-06-05). «Izaskun Zubizarreta garaile IV. EH Mendi Erronkan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Campeonato de España Cronoescalada 2007 – La Molina – Club Montaña Pirineos – Zaragoza. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) S.L.U, Barrabes Esquí Montaña. «Manu Pérez e Izaskun Zubizarreta, campeones de España de Esquí de montaña | Blog Barrabes» www.barrabes.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) S.L.U, Barrabes Esquí Montaña. «Izaskun Zubizarreta y Oscar Roig vencen en Sierra Nevada y encabezan la Copa de España en el día de Reyes | Blog Barrabes» www.barrabes.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ CLASIFICACIÓN CAMILLE EXTREME 2013 - Isaba/Izaba. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ «XVII MARCHA CICLOTURISTA LARRA-LARRAU, Isaba 04/09/2010» ccnorte.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ «Larra-Larrau irabazi du Izaskun Zubizarretak» Oarsoaldeko Hitza 2011-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «Larra-Larrau - Epreuve cyclosportive - Otakam» otakam.fr (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).