Ixtarren atea
Ixtarren atea | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. 575 |
Komisarioa | Nabukodonosor II.a |
Honen izena darama | Ixtar |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Bilduma | Vorderasiatisches Museum Berlin (en) |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Babilonia probintzia |
Hiria | Al-Hillah |
Koordenatuak | 32°32′36″N 44°25′20″E / 32.543333°N 44.422222°E |
Ixtarren atea[1] (asirieraz: ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ, Darwaza D'Ishtar, arabieraz: بوابة عشتار, persieraz: دروازه ایشتار) Babilonia hiriko zortzigarren atea zen, Nabukodonosor II.a erregeak aginduta eraikia K.a. 575. urtean. Ixtar babiloniar jainkoari eskainia da eta bertan zezenak eta lehoiak azaltzen zaizkigu bereziki, beste animalia askoren artean.
Gaur egun zati ezberdinak munduko hainbat museotan barrena daude banaturik eta Berlingo Museoen uhartean kokatzen den Pergamo Museoan egiazko atalekin eginiko faximila dago. Irakeko gobernuak erreibindikatzen du Alemaniak itzuli egin behar duela eraikin hau dagokion tokira[2].
Erabilitako teknika adreilu beiraztatua da, hau da, adreiluari beirazko berniz geruza bat ematen zaio eta egosi egiten da. Honela itxura distiratsu bat ematen zaio eta aldi berean kolorezko mundu batean murgiltzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
- ↑ (Ingelesez) MacAskill, Ewen. (2002-05-04). «Iraq appeals to Berlin for return of Babylon gate» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ixtarren atea |