[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Itziar Arana Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Arana Iraola
Legazpiko alkatea

1933 - 1933
Bizitza
JaiotzaDonostia1905eko ekainaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2001 (95/96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria

Maria Itziar Arana Iraola (Donostia, 1905eko ekainaren 23a[1]ibidem, 2001[2]) gipuzkoar irakasle eta politikaria izan zen. 1933an Legazpiko alkate hautatu zuten, eta urtarriletik maiatzera egon zen kargu horretan[3].

Inazio Arana eta Eusebia Iraola mutrikuarren alaba, Donostian jaio zen 1905ean. Neba bat zuen, Joakin izenekoa. Aita eta neba ere irakasleak ziren[1].

Maistra moduan trebatu zen jaioterrian eta 1931ean Legazpira bidali zuten[1] Felicitas Oñatibia irakaslearen laguntzaile gisa. Bi urte eman zituen bertan Donostiara itzuli arte[2].

1933ko urtarrilean, 27 urte zituela, Legazpiko alkate hautatu zuten[2][4]. Herriko lehen emakume alkate bihurtu zen[5]. Urtarrilaren 24tik maiatzaren 10era arte egon zen kargu horretan[3]. Alkatetza utzi ondoren, maistra lanetan jarraitu zuen[1].

1936an Legazpin eskolak emateari utzi zion[4] eta urte berean Bizkaira alde egin zuen. Hurrengo urtean jaioterrira itzuli zen, baina bertan atxilotu eta epaitu zuten, eta lanik gabe utzi zuten urtebetez. 1940ra arte, Baionan bizi zen. 1975ean erretiroa hartu zuen, baina euskara klaseak ematen jarraitu zuen AEKn[1].

Donostian hil zen 2001ean[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Ibañez de Garatxana, Aitor. (2018). «Itziar Arana Iraola, Legazpiko lehen emakumezko alkatea» Txinpartak (Legazpi: Burdinola elkartea) 37: 28-29. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Arozamena Ayala, Ainhoa. «Arana Iraola, María de Itziar» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  3. a b Artano Izeta, Jon. «Maistraren esana lege» Argia 2007-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  4. a b «Legazpin emakumea alkate» GoiBerri 2012-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) «...y dicieron las urnas» Kontsejutik 0: 12-13. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]