[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Itzal jendea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itzal jendearen errepresentazio artistikoa.

Itzal jendea, baita ere itzalak, itzaletako mamuak edo masa beltza, testigu askoren testigantzen arabera, oso inguru desberdinetan ager daitezkeen entitate gaiztoak edo gutxienez beldurgarriak dira. Horren arabera, logeletan ager daitezke baina baita ere jenderik gabeko inguruetan, herri txikietan, errepideetan...[1] Normalean oso handiak dira. Euskal Herrian ziur aski kasu ezagunena Aiurdingo tunelaren gertaera izango da. Testiguek diotenez zerbait gaiztoa sortzen da fenomeno horretatik baina ez dira benetako erasoak eragin dituzten fenomenoak ezagutzen. Mitoa aspaldikoa da eta folklore guztietan ezagutzen da.

Mundu osoan antzeko gertaerak deskribatu dira: pertsona batek edo batzuek, gauean, itzal handi batekin egin dute topo. Gerta daiteke ere logelan edo etxe barruan agertzea. Itzalaren itxura mehatxagarria da. Narrazioa mitologia eta tradizio folkloriko askotan jaso da.

Fenomenoaren interpretazio herrikoia paranomalitatearekin lotuta etorri izan da:

Ohikoa da, bestetik, fenomenoa zorte txarrarekin lotzea.

Dena dela, fenomenoa oso zaharra da. Antzinako Ekialdean, esaterako, itzalak azpimunduan bizi diren hildakoen espirituak ziren. Biblian "tsalmaveth" kontzeptua aurkitzen dugu, literalki, "heriotzaren itzala".[2]

Izaki hauek inguru bakartiak atsegin dituzte.

Psikologiaren ikuspuntua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia eta, neurri batean, fisiologia fenomenoari azalpen zientifikoa ematen saiatu dira. Hauek dira itzal jendearen iturri moduan aipatu diren arazo batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]