Itzamná
Itzamná maia zibilizazioan zeruko jainkoa zen, maia panteoian goi-goian dauden jainkoetariko bat. Paul Schellhasek D letrarekin izendatu zuen. Ikertzaile batzuek Zamná apaizaren irudi jainkotua ikusten dute berarengan. Konkistaren ondorengo dokumentuetan "Zeruko Goi Jauna" bezala aipatzen dute. Askotan trono baten gainean irudikatzen zuten, beste jainko guztien gainean.[1] Itzamná Hunab Kuren semea zen. Hunab Ku maientzat gauza guztien sortzailea zen. Hain handia zen ezen ezin zela bere irudia errepresentatu. Lan ikaragarri hori guztia egin ondoren Hunab Ku ezer egin gabe gelditu zen, gizakiekin ezin zuen gehiagorik egin, eta bere semeak, Itzamnák, gizakiekiko bere funtzioak hartu zituen, maia panteoian goiko tokia hartuz. Itzamnák, besteti, heroi bezala munduaren sorkuntzan hartu zuen parte.
Jakinduriaren, zientzien, eta konozimenduen jaikoa da. Kodizetan zahar hortz gabeko baten moduan agertzen da. Bere izena azaltzeko bi jeroglífiko ditu: Lehenegoa aren itzura idazten da eta bigarrenean Ahau egunaren sinboloa. Sinbolo honek errege emperadorea monarka pritzipea eta gizon gorena adierazten du, Ahau 20 egun maietatik importanteena da.
Itzamna seruaren, egunaren eta gauaren jaikoa da.
Esaten dute itzamna idazkera eta liburuak asmatu zituela.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzamná izenaren etimologia oraindik ez dago garbi. Eric Thompson arabera bi elementu daude: "itzam" edo muskerra, eta "naaj", etxea. Biek "muskerraren etxea" izango litzateke.[2] Gaur egungo epigrafia aldiz hasierako hitza beste modu batez ulertzen du: "iits", jariakinak azaltzeko erabiltzen den erroa (erretxina, landare izerdi, giza hazia)[3]
Errepresentazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maia erlijioan, dualtasunean oinarrituta, aurkariak armonizatu egiten dira. Horregatik Itzamnák ere bi aurkako kosmiko biltzen ditu: txoria bezala, zeruaren errepresentazioa, eta sugea bezala, lurraren errepresentazioa. Maia kodexetan idazten agertzen da. Era antropomorfoan agertzen denean agure jakintsu bezala ikusiko dugu; begi karratuak eta handiak ditu, ahoa hortzik gabe edo bakar batekin; sudur-kakoa.[4]
Mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heroe bezala Itzamnák nezakaritza, idazkera, egutegiak eta gizakien beste sorkuntzak asmatu zituen. Bera izan zen legeak diktatu zituena eta herria gobernatu zituen harek aukeratutakoen bidez.
Itamná hodeien eta zeruaren ihintza zen; ur hori sakratua zen eta, horregatik, maiek biltzen zuten errituetan erabiltzeko. Aldi berean, Itzamnák munduko zuhaitzarekin dauka lotura. Zuhaitz hori erdiguneko ardatz nagusia zen eta zerua, lurra eta azpimundua lotzen zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Los dioses mayas, 36.
- ↑ Eric S. Thompson. Historia y religión de los mayas, 1970, 209-233 or.
- ↑ http://www.mayas.uady.mx/diccionario/h_esp.html
- ↑ Los dioses mayas, 38.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- D.R.: Los dioses mayas, Mérida (Yucatán): Dante, 2004.
- Eric S. Thompson: Maya History and Religion. 1970.
- Yolotl González Torres: Diccionario de mitología y religión de Mesoamérica. Mexiko: Larousse, 1999. ISBN 970-607-802-9.
- Diego de Landa: Relación de las cosas de Yucatán (1566). Mérida: Dante, 2003. ISBN 84-492-0363-5