Herkules Viktorren Tenplua
Herkules Viktorren Tenplua edo Herkules Olivarioa, antzinako erromatar eraikin bat da, Portunusen Tenpluaren hegoaldean dagoena, Foro Boarioan, Erroman. Monoptero bat da, diseinu peristiliko greziarreko tenplu biribil bat (erabat zutabez inguratuta). Banaketa honek, askok, modu okerrean, Vesta jainkosaren omenezko tenplutzat hartzea eragin zuen, baina Herkulesen tenplu bat dela frogatu da.
K. a. 120 inguruan datatua, tenpluak, 14,8 metroko diametroa du, eta tobazko zimenduetan eutsita dauden 10,66 metroko altuera duten 20 korintiar zutabek eratutako eraztun zentrukide baten barnean dagoen cella biribil batean datza. Elementu hauek, desagertu diren sabai eta arkitrabe bat eusten dute. Cellaren jatorrizko harresia eta zutabeak, mantentzen dira, baina gaur egungo teilazko sabaia, beranduago erantsitakoa da. Andrea Palladiok, kupula bat iradoki zuen, baina hau, itxuraz, okerra izan zen. Tiberio erromatar enperadoreak berreraiki zuen 15. urtean, Luniko haitzurdinez. Tenplua, Erroman kontserbatzen den haitzurdinezko eraikinik antzinakoena da.
1132an, tenplua eliza bihurtua izan zen Santo Stefano alle Carrozze bezala ezaguna. 1475ean, zaharberritze gehigarriak egin ziren (eta fresko bat aldarean). Sixto IV.ak plaka bat eskaini zuen lurrean. XVII. mendean, eliza, Santa Maria del Sole bezala berrizendatua izan zen.
Tenplu honek eta Tivoliko Vestarenak, Pizkunde garaiko eliza zentralizatuak inspiratu zituzten.
Foro Boarioak, Antzinako Erroman zuen abere azoka papera gora-behera (edo agian horregatik), Herkulesen tenplua, ez zakurrak ezta euliak ere, toki sakratu horretan ez direla sartzen dioen elezahar herrikoi baten objektua da.
Tenplua, ofizialki, antzinako monumentu izendatu zuten 1935ean.