[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Herbehereetako margolaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaueko erronda, Rembrandtena (1642), oihal gaineko olio pintura, 359 x 438 cm, Rijksmuseum.

Gaur egungo Herbehereetako margolaritza Erdi Aroaren amaieran hasi zen. 1830 arte, herbeheretarrak eta flandriarrak herri bakar bat bezala ikusi izan dira. Gerra erlijioso eta Laurogei Urteko Gerraren ondorioz pixkanaka bien artean ezberdintzen hasi zen. Beraz, historikoki herbeheretar artea eta flandriar artea banatzeko zailak dira.

Pizkundeko artistak, Pieter Brueghel kasu, flandriartzat hartzen dira, baita gaur egun Herbehereak direnean jaio baldin badira ere. Badaude XVII. mendea baino lehenagoko artista batzuk zalantzarik gabe herbeheretarrak direnak. Hala, esate baterako, Limbourg anaiak, nazioarteko gotikoko hiru miniaturista, ospetsuak Joan I.a Berrykoa dukearentzat eginiko lanengatik. Era berean, gotikoko azken etapakoa da Albert van Ouwater, Haarlemgo eskolaren sortzailetzat hartzen dena eta askoz ospetsuagoa den Geertgen tot Sint Jansen irakaslea, honen lanik ezagunena, beharbada San Joango Zaldunen kaperarako aldarea delarik (Haarlem), surrealista avant la lettre.

Aro gotiko honetan eta ondorengo Pizkundean, Herbehereak artearen arloan nabarmen garatzen hasi ziren, batez ere margolaritzan. Garaiko margolaririk originalena El Bosco zen, honen lana, gaur egun oraindik ere azterketa eta eztabaidagai delarik, bere fantasia handiagatik. Jan van Scorelek Herbehereetara italiar estiloaren inportazioa ordezkatzen du. Antonio Moro erretratista eta Maarten van Heemskerck bere ikasleak izan ziren. Nagusiago bat Jan van Eyck izan zen.

Barrokoa: Urrezko Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen amaieran, Flandriako margolari askok iparraldeko Herbehereetara ihes egin zuten, arrazoi erlijiosoengatik eta ekonomikoki hazten ari zirelako. Bi eskualdeek garai honetan margolaritzaren Urrezko Aro bat izan zuten euren margolarien kopuru eta kalitateagatik eta margolaritza eskolen aniztasunagatik.

XVII. mendearen hasieran Italian hedatzen doan caravaggismoa Herbehereetara Utrechteko eskola deritzoneko tenebristen bidez iristen da. Horien artean egon zen Abraham Bloemaert.

Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren independentziak merkataritza burgesia indartsu baten existentzia sendotu zuen, orain astoko kuadroen eskale nagusia zena; beraz, jada eliza eta noblezia ez ziren artista plastikoaren bezero nagusiak. Bezero burges mota honek gustu ezberdin bat zuen, ordurarte historia pinturarekiko sekundarioak izan ziren gaiekiko preferentzian adierazia: paisaia, erretratuak, izadi hilak eta eguneroko bizitza irudikatzeko asmoa duen genero eskena. Herbeheretar margolaririk ezagunena Rembrandt izan zen, baina beste asko egon ziren Herbeheretar geografiako beste toki batzuetan. Haarlemen Frans Halsek, Adriaen Brouwer flandriarrak, Adriaen van Ostade eta Gerard ter Borchek lan egin zuten, izaera errealistako lanen ekoizpenarekin. Haga katolikoan Jan van Goyen eta Jan Steen bizi izan ziren. Genero eskena intimistak bere dizdira guztia Pieter de Hoochekin eta, batez ere, Jan Vermeer delftar artistekin lortzen du.

Emakumea eta zerbitzaria patio batean, Pieter de Hoochena, 1660-1665, oihal gaineko olioa, 73,7 × 62,6 cm, Ermitage Museoa, San Petersburgo.

XVII. mendeko herbeheretar margolari handienetako batzuk honakoak dira:

XVIII. mendea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendeko herbeheretar artistak ez dira hain ezagunak. Margolaririk nabarmenenak paisaia motaren bat jorratzen zutenak ziren, lurreko zein itsasokoak. Orokorrean, Herbehereak Frantziaren eraginpean erori ziren, herbeheretar margolaritza tradizionalaren margolaritza mota erabat ezberdin bat jorratzen zuena. Hain zuzen ere, frantziar gustuak Fragonard edo Boucher baten margolaritza arinki erotiko bat nahiago zuen.

XIX. mendean margolari bakan batzuk nabarmendu ziren. Hala, Pieter van Os, bere margolanetako gai bezala animaliak izatea gustoko zuena, edo George Hendrik Breitner margolari eta argazkilaria. Soilik mende honen amaieran agertu zen nazioarte mailan garrantzia izan duen herbeheretar margolari bat: Vincent van Gogh, nork, alabaina, bere ekoizpenik garrantzitsuena Frantzian garatu zuen.

XX. mendean Herbehereetan margolari on asko agertu ziren. Horien artean Piet Mondrian, bere abstrakzioa sare kubistatik garatu zelarik, pixkanaka kolore garbizko planoak inguratzen dituzten trazo horizontal eta bertikaletara murriztu zuena. Bere sinplifikazioagatik, neoplastizismoaren hizkuntzak, hala deitu baitzuen bere doktrina artistikoa, artistaren unibertsaltasun exigentziak asetzen zituen (ikus De Stijl). Mondrian margolaritza ez figuratiboaren abangoardian dago.

Gerrarteko aroan, Theo van Doesburgek, neoplastizismoaren babesle nagusietako bat izan ondoren, modu erabakigarrian berritu zuen arte abstraktoa asmakuntza artistikoak arau kontrolagarri eta logikoen mende egon behar zuela defendatzean, hala subjetibitate oro baztertuz. Kees van Dongen estilo espresionista batean kokatzen da.

Mende honetan CoBrA mugimenduko kide batzuk ere bizi izan ziren, Karel Appel eta Corneille barne.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]