Henry Calvin
Henry Calvin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dallas, 1918ko maiatzaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Dallas, 1975eko urriaren 6a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Southern Methodist University (en) Sunset High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
|
Henry Calvin, jaiotzez Wimberly Calvin Goodman (Dallas, 1918ko maiatzaren 25a - Dallas, 1975eko urriaren 6a) aktore eta abeslari estatubatuarra da[1]. Zorro telesailean García sargentoaren papera egiteagatik ezagutzen da[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dallasen jaio zen, Texasen, eta haurra zela auzoko eliza baptistako koroan abesten zuen. Southern Methodist Universityn graduatu ondoren aktore eta abeslari ibilbideari ekin zion[3].
Lan apal batzuk egin ondoren Zorro telesailean hartu zuen parte. Pertsonaia xamurra zen, Zorro harrapatu nahi bazuen ere baldarra zen eta janak eta edanak galtzen zuten[4]. Zorroren sintoniaren bertsio bat abestu zuen eta sarritan agertzen zen telesailean ere abesten, ahots baritono aipagarria baitzuen. Annette Funicellorekin ere egin zuen duetoa atal batean. ABC katearekin izandako kontratu arazo batengatik telesaila bertan behera gelditu zen. Walt Disney Presents programaren barnean lau atal berri atera ziren ondoren eta Henry Calvinek egin zuen Sargento Garcíaren papera berriz ere.
Disneyland Records-entzako "Never Smile at a Crocodile" haur-abestia grabatu zuen, beranduago Peter Pan animaziozko filmeko soinu bandan agertu zena[5]. Babes in Toyland filmeko soinu bandarako ere bi abesti kantatu zituen, "We Won't Be Happy Till We Get It" eta "Slowly He Sank To The Bottom of the Sea"
1975an hil zen Dallasen eztarriko minbiziak jota[3].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1956 | Crime Against Joe | Red Waller | filmea |
1956 | The Broken Star | Thornton W. Wills | filmea |
1957 | The Yeomen of the Guard | Wilfred Shadbolt | telefilmea |
1957-59 | Zorro | Sgt. Demetrio López García | Telesaila |
1960 | Toby Tyler or 10 Weeks with a Circus | Ben Cotter | Filmea |
1960-61 | Walt Disney Presents | Sgt. Demetrio López García | Telesaila |
1961 | Babes in Toyland | Gonzorgo | Filme musikala |
1963 | The Dick Van Dyke Show | Sam Pomerantz | Telesaila |
1963 | Petticoat Junction | Pixley Fats | Telesaila |
1965 | Ship of Fools | Gregorio (gizon lodia) | Filmea |
1966 | The Girl from U.N.C.L.E. | Sheikh Ali Hassen | Telesaila |
1966 | Run, Buddy, Run | José | Telesaila |
1966 | The Man from U.N.C.L.E. | Brother Peter | Telesaila |
1967 | Mannix | Lázaro Figueroa | Telesaila |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Henry Calvin – Broadway Cast & Staff | IBDB» www.ibdb.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ «Zorro - History of the series» www.billcotter.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ a b «Sgt. Garcia» web.archive.org 2008-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ (Ingelesez) «Sgt. Demetrio Lopez Garcia» Zorro Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ Henry Calvin - Never Smile At A Crocodile. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)