[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Harri-orri-ar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Harri-orri-ar hiru elementu dituen esku joko bat da. Harriak artaziei irabazten die, hautsi egiten baitituzte; artaziek papera garaitzen dute moztu egiten baitute; eta paperak harriari irabazten dio estaliz. Honek ziklo bat adierazten du, jokoari bere esentzia ematen diona. Joko hau askotan bi pertsonen artean zeinek egingo duen zerbait erabakitzeko erabili ohi da, txanpona botaz erabakitzen den bezala.

Japonian eta Brasilen jan-ken-pon izenarekin ezagutzen da. Japoniarren ondorengo ziren brasildarrek jokatu ohi zuten, horregatik bi herrialdeetan izen bera edukitzea. Jokalariek jan... ken.. abesten dute eta po(n)!! esatean eskuak jaurtitzen dituzte. Txilen Cachipún izenarekin ezagutzen da, non jan-ken-pon abesten den bezala ca-chi-pun esaten den.

Nola jokatzen da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskuekin eratutako elementu bakoitzak beste bi elementuetako bat garaitzen du

Jokalariek "1 ... 2 ... 3 ... Harri, orri, ar!" zenbatzen dute batera eta amaitzean denek batera esku bat erakusten dute, bakoitzak aukeratu duen elementua ikus daitekelarik:

  • Harria: ukabila.
  • Papera: eskua zabalduta.
  • Artazia: atzamar erakuslea eta luzea luzatuta "V" bat osatuz.

Helburua aurkariari irabaztea da, berak aukeratu duen armari irabazten diona aukeratuta, arau hauei jarraituz:

  1. Harriak artaziak apurtzen ditu (harriak irabazten du)
  2. Artaziek papera mozten dute (artaziek irabazten dute)
  3. Paperak harria estaltzen dute (paperak irabazten du)
  4. Bi jokalariek elementu bera aukeratuz gero, berdinketa dago eta berriz jokatzen da.

Normalean, jokoa hiru jokalditik bi irabazten dituenak irabazten du.

Goa eta Mahjonga bezala, Harri-orri-ar jokoa Txinan asmatu zuten. Wǔzázǔ (五雜俎 o 五雜組) izeneko liburu baten arabera, Xiè Zhàozhì (謝肇淛)k idatzia Ming aroaren amaieran, Han aroko jaunek shǒushìlìng (手勢令) izeneko joko batean jolasten zuten, gaur egun Harri-orri-ar jokoa izango litzatekena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]