[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Krisa

Koordenatuak: 38°26′00″N 22°26′24″E / 38.43342°N 22.44°E / 38.43342; 22.44
Wikipedia, Entziklopedia askea

Krisa (grezieratik Κίρρα Krissa edo Krisa) Fozidako antzinako hiri bat izan zen, denbora askoz, Cirrha edo Kirra hiri berbera izan zitekeela uste izan zena. Pausaniasek, Cirrha, Krisaren antzinako izena zela dio, baina Estrabonek, bi hiri ezberdin zirela dio. Ulrichsen ikerketek bi hiri ezberdin zirela adierazi dute.

Krisa lurrean barrena zegoen, Delfosetik hegomendebaldera, Parnaso mendiaren hegoaldeko zatian. Bere hondakinak, Chrysóko hiritik distantzia gutxira ikus daitezke, 40 santuen eliza ondoan duelarik, harresien hondakinak geratzen dira. Hiriak, bertatik ez oso urruti zegoen badiari izena eman zion, eta, batzuetan, Korintoko Golko osoari. Estrabonek, hiriak, Italian, Metaponto izeneko kolonia bat sortu zuela dio.

Cirrha beranduago eraikia izan zen, Krisako badian, Pleitos ibaiaren ahoan eta Zirfis mendiaren magalean, eta, izatez, Krisako portua izan zen. Hondakinak, oraindik Magulan ikus daitezke, bereziki harresiak eta eraikin batzuk.

Bi hirien artean, iparraldean Parnaso mendia, ekialdean Zifis ibaia, eta mendebaldean lokriar ozoliarren mendiak zituen lautada handi bat zegoen, eta Anfisaraino iristen zen.

Denborarekin, portua hiri handi batean bihurtu zen, Delfos bezala, Krisa, Pytho edo Pitoren santetugirik gabe (Delfosena zena) gainbehera etorri zen bitartean. Delfoseko biztanleak, tenplura, lurretik edo itsasoz joan zitezkeen, baina, bigarren bide honetatik, Cirrhak domeinatzen zuen pasabidea, hiri hau, pasabide eskubide handiak kobratzen hasi zen, eta ordaindu nahi ez zuten erromes batzuk, euren emazteek tratu txarrak jaso izanaz kexatzen ziren. Anfiktioniak, gerra adierazi zion Cirrhari K. a. 595 inguruan, eta K. a. 585ean, hiria hartu zuen, suntsitua izan zena. Ez dago Krisarekin zer gertatu zen jakiterik, baina litekeena da jada garrantzirik gabeko hiri bat izatea eta gainbehera etortzea bere portua galdu ondoren (bertako biztanleak Cirrha edo Delfosera joanak izango ziren). Hirian espoliatutakoa, anfiktioniak erabili zuen Pitiar Jokoak sortzeko. Cirrhako hiria eta lautada, landu ezin zitezkeen toki sakratu bezala izendatuak izan ziren, eta hala bete zen Filipo II.a Mazedoniakoaren garaian agindua bete gabe geratu zen arte, Anfisako hiriak lur horiek landu eta hiria berreraikitzen saiatu zen arte, bigarren gerra sakratua eraginez, non Filipo II.ak, anfiktioniak estratego bezala izendatua, Anfisa hartu zuen arte.

Hiria, dena dela, berreraikia izan zen, eta Delfoseko portu bezala erabilia izan zen. Apolo, Artemisa eta Letoren hiru tenplo zituen, estatua asko, eta, agian, hipodromoa eta estadioa (lehenago ere existitu zirenak).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
38°26′00″N 22°26′24″E / 38.43342°N 22.44°E / 38.43342; 22.44