Ken Robinson
Ken Robinson | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kenneth Robinson |
Jaiotza | Liverpool, 1950eko martxoaren 4a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Los Angeles |
Heriotza | Londres, 2020ko abuztuaren 21a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leedsko Unibertsitatea Wade Deacon High School (en) Liverpool Collegiate School (en) Londresko Unibertsitatea Bretton Hall College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | education expert (en) , parlamentuko lehendakaria, idazlea, hezitzailea, conferencier (en) eta documentary participant (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Warwickeko Unibertsitatea Hong Kong Academy for Performing Arts (en) Government of Singapore (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
sirkenrobinson.com | |
Ken Robinson, Sir Ken Robinson edo Sir Kenneth Robinson (Liverpool, 1950eko martxoaren 4a - Los Angeles, 2020ko abuztuaren 21a) idazlea, saiakeragile eta hizlari ezaguna da munduan, batez ere hezkuntza alorrean egin izan dituen ekarpenengatik[1].
Hezkuntzaren mundua sormena askoz gehiago landu behar dela izan da bere tesietan ezagunenetako bat. Hainbat gobernu, unibertsitate eta erakundetan aholkularitza lanak, hitzaldiak[2] eta beste ekarpen mota batzuk egin izan ditu. Esaterako Arts in Schools Project (1985–89) egitasmoa zuzendu zuen. University of Warwick (1989–2001) unibertsitatean ibili zen irakasle, eta bertan irakasle emeritu legez daukate.
2003. urtean Ingalaterrako erreginak Sir izendatu zuen hezkuntza eta batez ere artearen hezkuntzan egindako lana saritzeko.
Liverpooleko familia langile bateko semea. Bere aita tetraplegiak jota geratu zen lan istripu baten ondorioz. Kenneth Robinson lau urte zituelarik poliomielitis gaixotasuna sufritu zuen. Denbora batean, arazo fisiko edota psikologikoak zituzten ume "atzeratuentzako" eskola berezi batera joan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Educación 3.0. (2020-08-25). «Ken Robinson : Libros y conferencias inspiradoras» EDUCACIÓN 3.0 (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Me molesta que se critique a los profesores. Son muy importantes en nuestras vidas”» Aprendemos juntos (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).