[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Fusajirō Yamauchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fusajirō Yamauchi


Nintendoko zuzendari

1889 - 1929 - Sekiryo Kaneda (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKyoto1859ko azaroaren 22a
Herrialdea Japonia
HeriotzaKyoto1940ko urtarrilaren 1a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Fusajiro Yamauchi (japonieraz: 山内 房治郎 Yamauchi, Fusajirō?, Kyoto, 1859ko azaroaren 22- ib. 1940ko urtarrilaren 1) japoniar enpresari ospetsua izan zen. Berak sortu zuen Nintendo lantegia eta haren lehen presidentea izan zen. Yamauchi Kyoton egokitu zuen bere enpresa. Lehenengo arrakasta karta sortak ekoizten lortu zuen.[1]

Fusajirō Yamauchik 1889ko irailaren 23an sortu zuen bere enpresa, Nintendo Koppai (任天堂骨牌). Karta sorta desberdinak sortu zituen, hanafuda motatakoak, eta arrakasta lortu zuen batez ere yakuzek haren kartak zuten kalitateari esker erabiltzen zutelako. Horren ondorioz, Yamauchik negozioa handitu behar izan zuen. Denboraz Nintendo konpainia oso ezaguna egin zen eta Japonia osoan ospetsua. 1902an beste urrats eman zuen konpainiak: mendebaldeko karta sortak, batez ere ingelesak, hasi zituen ekoizten; lan horretan Japoniako lehendabizikoa izan zen.

Fusajirō Yamauchi 1889tik 1929 arte izan zen presidentea; azken urte horretan erretreta hartu zuen. Haren suhia zen Sekiryo Kaneda konpainiaren lehendakaritza hartu zuen, orduan. Azkenik, 1940an, Japonia Bigarren Mundu Gerran sartu aurretik, Yamauchi buruko isurketa izan zuen eta hil egin zen. Enpresaburuaren gorpuzkinak Kiotoko konpainiaren jarorrizko bulegoen sotoetan lurperatu zituzten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]