Euskal-Asturiar trenbidea
Itxura
Euskal-Asturiar trenbidea edo Euskal-Asturiar Trenbidearen Elkarte Orokorra (gaztelaniaz Ferrocarril Vasco-Asturiano edo Sociedad General de Ferrocarriles Vasco Asturiana) 1899ko urriaren 26an Asturiasko Meatze Eskualdeko ikatza trenan sartu eta San Esteban de Pravia herrira eramateko asmoz eraiki zen, herri honetako portutik ikatza Euskal Herrira itsasoz ekarri eta siderurgian erabiltzen zelarik.
Trenaren izena bere sortzaileak euskaldunak eta asturiarrak izatean datza, haien artean pertsona nabarmenenak Victor Chávarri bizkaitarra eta José Tartiere asturiarra izan zirelarik.