Esfinge (animalia)
Esfinge (animalia) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Superfamilia | Bombycoidea |
Familia | Sphingidae Latreille, 1802
|
Azpibanaketa | |
- Artikulu hau tximeletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Esfinge».
Esfinge (Sphingidae) zenbait tximeleta handi kolore bizikori ematen zaien izena da. Burua eta gorputza iletsua dute.
Bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie gehienek belaunaldi bat baino gehiago izaten dituzte urtean.
Arrautza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ale emeek arrautza berdexka eta zeharrargiak erruten dituzte. Garapena oso aldakorra da, 3-21 egun artean iraun dezake.
Larba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esfingeen harrak sendoak eta ilegabeak dira, tamaina ertain-handikoak. Lepidoptero gehienetan bezala, 5 oin faltsu pare izaten dituzte. Atzealdean adar itxurako apendize bat izaten dute. Har hauek, tximeleten gehiengoa iluna izan arren, kolore berdeak eta marra diagonalak izaten dituzte.
Pupa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pupa fasea lur-azpian, harri artean edo kusku baten barnean pasatzen dute. Espezie gehienetan, fase hau negu garaian ematen da.
Heldua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esfinge gehienek proboszide luzea izaten dute loreen nektarra biltzeko, kolibrien antzera. Polinizatzaile onak izan ohi dira. Espezie gehienak gautarrak edo krepuskularrak diren arren, badira eguneko espezieak ere. 10-30 egun inguru bizi ohi dira.
Dibertsitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]200 genero eta 1450 especie inguru deskribatu dira.
- Acherontia atropos. 13 cm inguru izaten da luze. Gaineko hegoak marroi ilunak, eta azpikoak horiak, zerrenda beltzekikoak, izaten ditu. Toraxaren gaineko aldean burezurraren antzeko irudi bat du, hori-beltza. Asian, Europan, Afrikan eta Ameriketan bizi da.
- Agrius convolvuli
- Ceratomia catalpae
- Daphnis nerii. Hego berdeak dituen tximeleta handi iletsua, 10 cm inguru luze dena. Afrikako eta Mediterraneo inguruko lurraldeak ditu ohiko bizileku, baina urte beroetan Danimarkaraino eta Suediaraino ere igotzen da.
- Deilephila elpenor
- Erinnyis ello
- Eumorpha pandorus
- Hippotion celerio
- Hyles euphorbiae
- Laothoe populi
- Macroglossum stellatarum, kolibri-esfinge bezala ezaguna.
- Manduca quinquemaculata
- Manduca sexta
- Mimas tiliae
- Sphinx ligustri
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-6-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.