Errusiar erruleta
Errusiar erruleta (errusieraz: Русская рулетка Russkaya ruletka) bere jatorria ezagutzen ez den ezkutuko ausazko joko hilgarria da. Normalean bi pertsonen artean jokatzen da eta helburua bizirik irtetea eta jokoan dagoen diruarekin edo gauzarekin geratzea da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, ausazko joko hilgarri bat da. Bala bakarra kargaturik duen su-arma batekin jokatzen da, normalean 6 edo 8 balarentzako lekua duen errebolber batekin bala gordetzen duen erruleta biratu daitekeelako.
Bala su-arman sartu eta bala ausaz lekuz aldatzean hasten da jokoa. Partaide bakoitzak bere buruari tiro egin behar dio txandaka, hil egingo diren ala ez jakin gabe. Lehen txandan inor ez baldin bada hil, jokoak jarraituko du norbaitek bala aurkitu eta bere buruari tiro egin arte.