Erhard Milch
Itxura
Erhard Milch (Wilhelmshaven, 1892ko martxoaren 30a - Düsseldorf, 1972ko urtarrilaren 25a) alemaniar landa mariskala izan zen.
Alemaniako armadan sartu zen 1910ean, eta artilleriako talde bat gidatu zuen Ekialdeko Prusian, Lehen Mundu Gerran. Geroago, Mendebaldeko Fronteko hegazkingintzan aritu zen.
1920an armada utzi eta abiazio zibilean aritu zen. 1929an Alderdi Nazian izena eman zuen. 1933tik aurrera Estatu Idazkaria izan zen Abiazio Ministerioan eta funtsezkoa izan zen Luftwaffe sortzeko. Alemaniako hegazkinen ekoizpenaren eta horniduraren arduraduna izan zen gerran. Hori dela eta, gerra krimenengatik epaitu zuten 1947an, eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, nahiz eta 1954an askatu zuten.