[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Eguraldi iragarpen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguraldiaren iragarpen» orritik birbideratua)
Presio iragarpena bost egunera Ozeano Barean, Ipar Amerikan eta Ipar Atlantikoan (2008-6-9).

Eguraldi iragarpena etorkizunean eta leku jakin batean atmosferaren egoera aztertu eta iragartzeko zientzia eta teknologiaren aplikazioa da. Gizakiok betidanik saiatu izan gara eguraldia iragartzen, eguneroko ekintzak egiteko lagungarri baita. Gaur egun, eguraldia iragartzeko atmosfera ikertzen duten meteorologiaren erabideak erabiltzen dira. Hala ere, atmosferaren izaera kaotikoa eta ezaguera partzialak zehazgabe bihurtzen ditu iragarpenak, batez ere, epe luzerako iragarpenen kasuan.

Eguraldi iragarpenak eskualde-mailan eta, bereziki, toki-mailan egitea oso jarduera garrantzitsua da gaur egun, eta oso hedatuta dago ia mundu osoan eta jarduera askotan. Hegazkintza zibilaren antolaketa (ordutegiak, aurreikuspenak, hegaldien alternatibak, etab.) iragarpen oso zehatzen mende dago, eta gero eta gehiago. Gauza bera gertatzen da beste jarduera-mota batzuetan (nekazaritza, garraioa, merkataritza, mota guztietako zerbitzuak, etab.). Jarduera hau estazio meteorologikoek emandako datuetan oinarritzen da. Estazio meteorologiko horiek estrategikoki kokatuta daude eta elkarren artean komunikatuta, eta eguraldiaren iragarpena uneoro satelite meteorologiko askotatik lortutako informazioan oinarritzen da, batez ere satelite geoegonkorretatik, droneetatik eta datu atmosferikoak lortzeko beste bitarteko batzuetatik.

Munduko leku batzuetan, eguraldi iragarpena erabiltzen da egun jakin batean nola jantzi erabakitzeko. Kanpoko jarduerak euri, elur eta haize hotzaren eraginpean daudenez, iragarpenak erabilgarriak dira oso ekitaldiak antolatzeko.

Gizadia betidanik saiatu izan da eguraldia nolakoa izango zen aurreikusten, milurtetan modu informalean eta XIX. mendetik modu zientifikoagoan[1]. Eguraldi iragarpenak egiten dira leku jakin batean datuak bilduz eta meteorologia erabiliz atmosfera nola aldatuko den iragartzeko.

Eguraldia iragartzeko lehenengo saiakerak antzinaroan egin zuten. K.a. 650. urtean, babiloniarrek hodeien ezaguera eta astrologia erabili zuten eguraldia ikertzeko. K. a. 340n, Aristotelesek Meteorologica idatzi zuen.

Baina, meteorologia modernoaren sorrera 1837an gertatu zela erran daiteke, telegrafoarekin batera. Geroztik gaur egun erabiltzen diren instrumentu guztiak sortu zituzten. Baita meteorologo famatuenak sortu ere, tartean Francis Beaufort (Beaufort eskalaren sortzaile), Robert Fitzroy (Fitzroy barometroa asmatu zuena), Lewis Fry Richardson (1922an, eguraldiaren zenbaki-iragarpen sortzailea), eta abar.

Eguraldiaren iragarpena publiko zabalari eskaintzea XIX. mendetik aurrera egin da. Lehendabiziko eguneroko iragarpenak 1861ekoak dira, Britainiako The Times egunkarian plazaratuak. Geroztik, egunkariez gain irratietan (1925etik), telebistan (1936tik) eta azkenik webguneetan ere topa daitezke jendarte orokorrari zuzenduriko eguraldi iragarpenak.

Datuak biltzeko honako instrumentu tradizionalak ez ezik honako hauek ere erabiltzen dira:

Behin datuak bilduta eguraldiaren zenbaki-iragarpen teoria erabiltzen da, superordenagailuei esker modeluak sortzeko. Gero datuak aurkitu behar dira ikusizko era batean jendea jakitun ipintzeko. Horretarako, herrialdeek agentziak sortu dituzte (Estatu Batuetan National Weather Service (NWS) edo Eusko Jaurlaritzak Euskalmet). Agentzia hauek komunikabideen bidez zabaltzen dute iragarpena.

Euskal Herrian, Tenporak erabili izan dira epe luzeko iragarpenak egiteko, baina egungo dituek ez diote oinarri zientifikorik ematen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]