Ebroren Deltako natura parkea
Ebroren Deltako natura parkea | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | naturagune babestua eta parke natural |
Azalera | 320 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°42′09″N 0°48′32″E / 40.7025°N 0.8089°E |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Tarragonako probintzia |
Eremu funtzionala | Terres de l'Ebre |
Eskualdea | Montsià |
Kataluniako udalerria | La Ràpita |
Ur-gorputza | Ebro Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Ebro Delta (en) |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ebroren Deltako natura parkea (katalanez: Parc Natural del Delta de l'Ebre; gaztelaniaz: Parque natural del Delta del Ebro) Kataluniako hezegunerik handiena da, bai eta Europako handienetarikoa ere, Camarga (Bouches-du-Rhone) eta Doñana (Huelva) ondoren.
Ebro ibai-ahoa edo bokalea da, Mediterraneo itsasoaren ondoan dagoena. 7.802 hektareako zabalera dauka, eta bere barnean, Espainiako arroz landaketa nagusienak daude.
Gaur egun, gune honek natur parkea osatzen du 1983tik. Kataluniako 18 parkeetako bat da.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegaztien 325 espezie bizi edo igarotzen dira inguru honetatik.
Gizakia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baix Ebre eta Montsià izeneko eskualdeen barruan dago Natur Parkea, Deltebre eta Amposta izanda bakoitzeko udalerririk handienak inguru honetan, hurrenez hurren. l'Ampolla, Camarles, Deltebre, Sant Carles de la Ràpita eta Sant Jaume d'Enveja herriak ere parke honen barruan daude.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Ebroren Deltako webgunea