Eneagrama (psikologia)
Psikologian, eneagrama izen bereko irudi geometrikoan oinarritzen den eskema bat da, nortasun-tipologia bat, eneatipoak alegia, irudikatu eta aztertzen duena. George Gurdjieff mistikoak garatua, gerora psikologiako arlo zenbaitetan erabili den teoria bat da, besteak beste Oscar Ichazo eta Claudio Naranjoren eskutik.
Psikologia fakultateetan, noiz edo noiz, aztertu eta erabili bada ere, gaur egun sasizientziatzat jo ohi da. [1][2][3][4]
Eneatipoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batak kontzintziadunak eta etikoak dira, ongiaren eta gaizkiaren zentzu sendoa dutenak. Irakasleak, gurutzatuak eta erreformatzaileak dira: beti gauzak hobetzen ahalegintzen dira, baina betiere akatsen bat egiteko beldurrez. Ongi antolatuak, ordenatuak eta zorrotzak dira, eta saiatzen dira beren printzipioei eusten, baina joera dute kritikoak eta perfekzionistak izateko. Maiz, kostatzen zaie pazientziaz jokatzea bidegabekeriatzat jo dutenaren aurrean. Onenean, jakintsuak, zorrotzak, errealistak eta nobleak izaten dira. Moralki heroikoak izan daitezke[5].
2. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biak enpatikoak, zintzoak eta bihotz-goxoak dira. Lagunkoiak eta eskuzabalak, beren burua sakrifikatzeko prest azaltzen dira, baina sentimentalak, lausengatzaileak eta onarpen-bilatzaileak ere izan daitezke. Txintxotasunez jokatzen dute, eta besteengandik hurbil egoteko joera daukate, baina beharrezkoak sentitzeko dihardute batzuetan. Maiz, kostatzen zaie konturatzea neurriz kanpo bilatzen dutela besteen aditasuna, eta oharkabean eskapatzen zaie haiek beraiek zer premia duten. Onenean, berekoigabeak eta altruistak izaten dira, eta besteekiko baldintzarik gabeko maitasuna agertzen dute[6].
3. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiruak ziurrak, erakargarriak eta xarmangarriak dira. Anbiziotsuak, kapazak eta kementsuak, zenbaitetan beren helburua da estatusean gora egitea. Diplomatikoak eta adeitsuak dira, baina neurriz kanpo ardura daitezke beren irudiaz eta besteek haietaz pentsatzen dutenaz. Maiz, kostatzen zaie lanari eta lehiari tamaina hartzea. Onenean, bere burua onartzen dute eta autentikoak dira, eta horregatik, eredugarriak, besteentzat inspirazio-iturri[7].
4. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lauak sentiberak eta erreserbatuak dira. Beren sentimenduen konstzienteak izanik, zintzoak eta pertsonalak dira emozioekiko, baina aldartetsuak eta atzekak ere izan daitezke. Besteengandik urruntzen dira, zaurgarri eta akastun direla sentitzen dutelako, baina jende arrunta gutxietsi dezakete, eta pentsatu haiei ez dagokiela halako bizimodua. Maiz, arazoak dituzte malenkoniarekin eta bere buruaz errukitzeko eta barkatzeko joerarekin. Onenean, sormen handikoak dira, eta gai dira beren burua berritzeko eta eraldatzeko[8].
5. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bostak erneak, argiak eta jakinzaleak dira. Ideia eta trebetasun konplexuak garatzeko behar diren kontzentrazioa eta arreta biltzeko gai dira. Beregainak, berritzaileak eta asmakorrak, pentsamenduak eta irudimenezko konstruktuak kezka iturri ere izan ditzakete. Besteengandik urruntzen dira, baina atsekabetzen eta emozionatzen errazak dira. Maiz, eszentrikoak, nihilistak eta bakartiak dira. Onenean, aitzindariak dira, beren garaiaren aurretik baitaude, eta gauza dira mundua ikuspuntu berri batetik ikusteko[9].
6. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seiak fidagarriak, langileak eta arduratsuak dira. “Arazo-konpontzaile” bikainak, arazoak aurreikusten dituzte eta lankidetza sustatzen dute, baina jarrera defentsiboak, iheskorrak eta urduriak izan ditzakete, estresak jota egonda estesaz kexaka. Zuhurrak eta zalantzatiak izan daitezke, baina erantzunkorrak, desafiatzaileak eta manugaitzak ere bai. Maiz, kostatzen zaie bere buruarekiko zalantzari eta bestekiko susmoari eustea. Onenean, egonkorrak eta fidatzekoak dira, bere burua eta besteak aldezten dituztenetakoak[10].
7. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpiak kanporakoiak, baikorrak, polifazetikoak eta espontaneoak dira. Jostalariak, pozkorrak eta praktikoak, dohain ugari dituzte, baina gaizki erabil ditzakete, eta neurriz kanpoko kargak bere gain hartuta, arreta eta diziplina gal ditzakete. Esperientzia berri eta zirraragarriak bilatzen dituzte etengabe, baina aditasuna eta gogoa ahi dakizkieke jarduna burutu baino lehen. Maiz, kostatzen zaie pazientziaz jokatzea eta grinari eustea. Onenean, merezi duten helburuetara bideratzen dute talentua, eta horrela asebeteta, esker-onekoak eta alaiak izaten dira[11].
8. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortziak bere buruarekiko seguruak, indartsuak eta asertiboak dira. Babeskorrak, baliabidetsuak, hizkera zuzenekoak eta irmoak, berekoiak eta menperatzaileak ere izan daitezke. Zortziek uste dute ingurumaria kontrolpean eduki behar dutela, batez ere inguruko jendea, eta batzuetan besteei aurre egiteko eta uzkurrarazteko joera dute. Maiz, kostatzen zaie suminkortasunari eustea eta beren alde sentibera irekitzea. Onenean, beren indarraz baliatzen dira besteen bizitzak hobetzeko, eta alde heroikoa, eskuzabala eta inspiratzailea daukate[12].
9. eneatipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatziak etorkorrak, fidakorrak eta egonkorrak dira. Askotan, sormentsuak, baikorrak eta adore-emaileak izaten dira, baina zenbaitetan behar baino prestago agertzen dira amore emateko besteekin bakeari eusteko. Gauzak arazorik eta gatazkarik gabe ateratzea nahi dute, eta horretarako batzuetan ez dute kritikarik egiten, problemak sinplifikatuz eta atsekabeak gutxituz. Maiz, kostatzen zaie tamaina hartzea inertziari eta egoskorkeriari. Onenean, jendea elkartzeko eta gatazkak konpontzeko gauza dira[13].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «ENEAGRAMA DE LA PERSONALIDAD - Info Pseudociencia» infopseudociencia.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Universidad de Alicante y el "eneagrama"» La lista de la vergüenza 2011-12-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olga Pereda, Valentina Raffio. (2019-01-13). «Los psicólogos también denuncian la intrusión de las pseudociencias» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) BuenaVida. (2019-04-04). «Gurús, falsos psicólogos, terapias en entredicho… La dificultad de tratar los problemas de la mente» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-1
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-2
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-3
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-4
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-5
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-6
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-7
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-8
- ↑ https://www.enneagraminstitute.com/type-9