Emakume Antifaxisten Elkartea
Emakume Antifaxisten Elkartea (gaztelaniaz: Asociación de Mujeres Antifascistas -AMA- ezkerreko alderdietako emakumeak batzen zituen elkartea izan zen.
1933. urtean sortu zen Madrilen Alderdi Komunistaren iniziatibaz eta 1934ko udan, eratze batzarra ospatu zuen. Dolores Ibarruri elkartearen presidente zela, Parisen parte hartu zuen Parisen ospatu zen Gerraren eta Faxismoaren aurkako Munduko Komiteen kongresuan.
Urriko Iraultzan parte hartzeagatik, elkartea legez kanporatua izan zen, eta Langileen Umeen aldeko elkartea, Pro Infancia Obrera gazteleraz, izena izatera pasa zen. 1936an Fronte Popularraren hauteskunde kanpainan, hasierako izenera bueltatu zen elkartea.
Gerra Zibilean zehar, Emakume Antifaxisten Elkarteak hiru komite izan zituen, Madrilen, Katalunian ( L’Unió de Dones izenpean) eta Euskal Herrian, Bilbon kokatua.
Euskal Herriko komitea, 1937ko urtarrilaren 10ean sortu zen, gerratearen erdian eta Lehen Eusko Jaurlaritza sortu zenetik hiru hilabetetara.
Elkartearen batzordea Euskal Herriko ezkerreko alderdi ezberdinetako ordezkaritza anitz batek osatu zuen.
Euskal Herriko komitearen Batzordea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehendakaria: Florentina Tasende (Eusko Emakume Ekintza, EAE-ANV)
- Lehendakariordea: Concha García Maillo (Círculo Femenino, PSOE)
- Idazkaria: Faustina Baliño (Hogar de la Mujer Moderna)
- Batzordekideak: Astrea Barrios (Gazteria Sozialista Bateratuak), Lucía Pérez (PC), Maribel Larrañaga (Gipuzkoako emakumeen ordezkari bezala), Concha Ostondoa (Nafarroako emakumeen ordezkari bezala) eta María Sanromá (Iberiar Federazio Anarkista).
Mujeres aldizkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartearen eginkizun garrantzitsuenetako bat Mujeres aldizkaria kaleratzea izan zen.