[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Daytongo Akordioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daytongo akordioa» orritik birbideratua)
Ezkerretik eskuinera Slobodan Milošević (Serbia eta Montenegroko presidentea), Bosnia-Herzegovina Alija Izetbegović (Bosnia-Herzegovinako presidentea) eta Franjo Tuđman (Kroaziako presidentea) Daytongo akordioa izenpetzen, Parisen, 1995eko abenduaren 14an.

Bosnia-Herzegovinako Bakerako Egituraren Ituna, eskuarki Daytongo Akordioa deitua, bake hitzarmena izan zen, Bosniako gerrari amaiera emateko Serbia eta Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroaziako presidenteek 1995ean sinatu zutena. Haren arabera Bosnia-Herzegovina bi entitate politiko konfederatutan banatu zen: Bosnia-Herzegovinako Federazioa eta Bosniako Serbiar Errepublika[1].

Bake konferentzia Daytongo Wright-Patterson aire-basean (Ohio, AEB) egin zen, 1995eko azaroaren 1 eta 21 artean, Slobodan Milošević (Serbia eta Montenegroko presidentea), Alija Izetbegović (Bosnia-Herzegovinako presidentea), Franjo Tuđman (Kroaziako presidentea) eta AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Errusia eta Europar Batasuneko ordezkarien parte hartzearekin. Estatu Batuetako ordezkari Richard Holbrookek zuzendu zuen konferentzia, Carl Bildt (EB) eta Igor Ivanoven (Errusia) laguntzarekin[1].

Akordioaren izenpetze ofiziala Parisen egin zen 1995eko abenduaren 14an. AEBetako Presidente Bill Clinton, Frantziako Presidente Jacques Chirac, Erresuma Batuko Lehen Ministro John Major, Alemaniako kantziler Helmut Kohl, eta Errusiako Lehen Ministro Viktor Txernomyrdin lekuko zirela.

Balkanetako hiru estatuek elkarren burujabetasuna erabat errespetatuko zutela, beren arteko harremanak Nazio Batuen Gutunaren araberakoak izanen zirela eta eztabaidak era baketsuan konponduko zituztela hitzartu zuten. Era berean, Bosnia-Herzegovina edo beste edozein estaturen subiranotasunaren edo lurralde osotasunaren aurkako egintzarik ez egitera obligatu ziren. Serbia eta Montenegrok eta Bosnia-Herzegovinak elkar onartu zuten estatu burujabe gisa[2]. Nazioarteko bake indar baten hedapena onartu zen (NATOren Inplementazio Indarra edo IFOR)[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]