Griot
Griota Mendebaldeko Afrikako istorioen narratzailea da, koblakari modukoa, herriaren oroimena zaintzen duena eta, ahoz aho, ondorengo belaunaldiei herriaren iraganaren berri ematen diena, herrietan batez ere. Istorio tradizionalak kontatzen ditu, danbor baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Espirituekin harremanak dituela ere esaten da.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Griotek narrazioak olerkaria edo musikari ibiltaria izango balitz bezala narratzen dituzte: ahozko tradizioaren benetako gordailu dira[2] (batzuetan bardo hitza ere erabili izan da definitzeko). Dena dela, Paul Oliver ikerlariak bere Savannah Syncopators liburuan zera dio: griotak kanta tradizionalak jakin behar dituela baina, halaber, gaur egungo gertariei buruzko inprobisatzeko gaitasuna izan behar duela. Herritarren artean, 'laudorio abeslariak' izenaz ezagutzen dira, baina gauza dira txutxumutxuak zabaltzeko, satirak egiteko edota komentario politikoak egiteko ere.
Kasta moduko talde endogamikoak dira, haien artean ezkontzen baitira. Kantatzeko modu berezia dute, beste abeslariek erabiltzen ez dutena. Teknikak eta kantak belaunaldiz belaunaldi gordetzen dira.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitza frantsesezko griot hitzetik dator eta hura portugesezko criado ("morroi") hitzetik[1] .
Herrialde desberdinetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikako herrialde askotan dira: Mali, Gambia, Ginea, Ginea Bissau, Mauritania eta Senegal. Herrien ikuspuntutik, mandinga herrien artean (malinke, banbara, eta abar), fula, hausa, songhai, tukulor, wolof, serer, mossi, dagomba, Mauritaniako arabiarrak eta herri txiki beste askotan.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Griot hitza zabalduena bada ere, beste izen asko dituzte:
- jeli, iparraldeko mande lurraldeetan
- jali, hegoaldeko mande lurraldeetan
- guewel, wolofez
- gawlo, fulaz
Artista eta talde ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Griotak ez daude galtzeko zorian: alderantziz, afrikar diasporarekin batera, kanta eta kantari mota hori zabaldu egin da. Hona hemen ezagunenak:
- Sura Susso (Gambia)
- Ablaye Cissokko (Senegal)
- Abdoulaye Diabaté (Mali)
- Alassane Sarr (Senegal)
- Alhaji Musa Dan Kwairo (Nigeria)
- Alpha Oulare (Ginea)
- Aly "Alisco" Diabate (Ginea)
- Afel Bocoum (Mali)
- Gokh-Bi System (Senegal)
- Amadu Bansang Jobarteh (Gambia)
- Ami Koita (Mali, 1952-)
- Atongo Zimba (Ghana)
- Baaba Maal (Senegal)
- Baay Bia (Senegal)
- Ba Cissoko (Ginea)
- Baba Sissoko (Mali)
- Badenya les Frères Coulibaly (Burkina Faso)
- Balla Kouyate (Mali)
- Balla Tounkara (Mali)
- Batch Gueye (Senegal)
- Bawa Abudu (Ghana)
- Boubacar Diabate (Mali)
- Boubacar Traoré (Mali)
- Buli Galissa (Ginea Bissau)
- Cheick Hamala Diabaté (Mali)
- Daby Balde (Senegal)
- Dan Maraya (Nigeria)
- Dembo Jobarteh (Gambia)
- Dimi Mint Abba (Mauritania)
- Djeli Moussa Diawara or Jali Musa Jawara (Ginea)
- Djelimady Tounkara (Mali)
- Djimo Kouyate (Senegal)
- Dou Dou N'Diaye Rose (Senegal)
- El Hadj Djeli Sory Kouyate (Ginea)
- Etran Finatawa (Niger)
- Foday Musa Suso (Gambia)
- Habib Koité (Mali)
- Famoro Dioubaté's Kakande (Ginea/New York)
- Fanta Damba (Mali, 1938-)
- Kandia Kouyaté (Mali, 1959-)
- Kasse Mady Diabate (Mali)
- King Ayisoba (Ghana)
- Lamin Saho (Gambia)
- Malamini Jobarteh (Gambia)
- Mamadou Diabaté (Mali)
- Mamadou Lynx N'Diaye (Senegal)
- Muhamman Shata (Nigeria)
- Mory Kanté (Ginea)
- Mansour Seck
- N'Faly Kouyate (Ginea)
- National Instrumental Ensemble of Guinea (Ginea)
- Nino Galissa (Ginea Bissau)
- Nuru Kane (Senegal)
- Papa Susso (Gambia)
- Pape Kanoutè (Senegal)
- Prince Diabaté (Ginea)
- Rokia Traoré (Mali)
- Salieu Suso (Gambia)
- Backa Niang (Senegal)
- Sanjally Jobarteh (Gambia)
- Seikou Susso (Gambia)
- Sherrifo Konteh (Gambia)
- Sotigui Kouyaté (Mali)
- Toumani Diabaté (Mali)
- Vieux Diop (Senegal)
- Yacouba Sissoko (Mali)
- Youssou N'Dour (Senegal)
- Jac-D aka el Djeli (Peru)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Griot |
- (Ingelesez):Grioten irudiak.
- (Ingelesez):[1]
- (Frantsesez):Youtubeko dokumentala, Griot, tradizioaren zaindaria.
- (Frantsesez):Griotei buruzko erreportaia, Goethe Institut.