[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Greco lurmuturra

Koordenatuak: 35°00′N 34°01′E / 35°N 34.02°E / 35; 34.02
Wikipedia, Entziklopedia askea
Greco lurmuturra
Datu orokorrak
Garaiera7 m
Motalurmutur eta harkaitz
Azalera385 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°00′N 34°01′E / 35°N 34.02°E / 35; 34.02
Ur-gorputzaMediterraneoa
Lurmuturraren ikuspegia itsasertzetik.
Labarretako leizeak.

Greco lurmuturra (grezieraz: Κάβο Γκρέκο, turkieraz: Poyraz Burnu) Zipre uhartearen ekialdean dagoen lurmutur bat da, Zipreko Errepublikak ekialderen duen puntua.

Gibraltarretik Zipreraino doan "European Long Distance Trail E4" ibilbide luzearen amaieran kokaturik dago[1].

Izenak "Greziarren lurmuturra" esan nahi du italieraz.

Famagustako badiaren hegoaldeko muturra da eta Ayia Napa udalerriari dagokio. Turismoguneak diren Ayia Napa eta protaras herrien artean kokaturik dagoenez babesteko Natur Parkea izendatu zen 1993an eta Natura 2000 programaren barnean sartu zen[2].

Kostaldean urpeko sakanak daude eta 10 metrotako altueran "jauregi" esaten zaien leizeak agertzen dira, itsasoak higatu dituenak. Itsasotik baino ezin da berauetara sartu.

Fauna eta flora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greco lurmuturreko Natur Parkeak 385 km2-ko azalera du. Antzina ipuru baso batek estaltzen zuen[1], baina 1910 eta 1920 artean gehiena moztu eta erre egin zen Paralimni eremuan zeuden irin-errotei eragiteko[3]. Ordutik poliki bada ere basoa berriz osatuz joan, baina ipuru eta pinuak baino gehiago zuhaixkak eta altuera txikiko landareak nagusitzen dira, tartean Zipreko 14 espezie endemiko[3]. Landare ugariena Ziprekoa ez den akazia mota bat da (Acacia saligna edo Acacia cyanophylla) eta inbaditzailea denez berau erauzteko ahaleginak egiten ari dira[2].

Natur Parkean ehiza debekaturik dago eta ugaztunen artean ugarienak azeriak, erbiak eta trikuak dira[3]. Hegazti migratzaileentzako pausaleku garrantzitsua da eta 71 espezie zerrendatu dira. Muskerrak eta tximeleta espezie ugari ere aurkitzen dira[2].

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Zipreko asentamendu zaharrenak bertan izan zirela. 2007an II. mendeko untzi baten hondarrak aurkitu ziren kostaldean[2].

Britainiarrek itsasargi bat eraiki zuten, Pafosko gazteluan ezarritakoaren ondoren Zipren eraikitako bigarrena izan zen[2].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako eraikin hauek aurktzen dira Greco lurmuturrean:[4]

  • Saint Anargyroi kapera
  • Afroditaren tenpluaren hondarrak
  • Itsasargia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Cape Greco Peninsula» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  2. a b c d e Cape Greco or Cavo Greco - Explore Cape Greco in Ayia Napa. https://www.cyprusalive.com/.
  3. a b c (Ingelesez) «Cape Greco National Forest Park Ayia Napa» Love Ayia Napa (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  4. «Cape Greko» HeartCyprus - Where Your Heart Belongs (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]