Geoparke
Geoparkea balio handiko ondare geologikoa izateagatik nabarmentzen den biztanleria-gunea da. Kultura eta natura ondare aberatsa ere izan dezake. Hori horrela, inguruneari balio gehiago emateko eta garapen iraunkorra sustatzeko estrategia bat martxan jartzen da, aldi berean bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko[1][2]. Geoparkeak UNESCOk definitu eta izendaturiko entitateak dira, eta 120 baino gehiago daude munduan: Global Geoparks Network (GGN) delakoan integratzen dira, eta azpimultzo kontinentalak ere badaude, hala nola Europako European Geoparks Network (EGN). Honen parte da Euskal Herriko geoparke bakarra, Euskal Kostaldeko Geoparkea.
Kontzeptuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geoparkeen helburuen artean, tokiko komunitateekin arrisku geologikoak arintzeko estrategiak lantzea dago. Ez da hori Euskal Kostaldeko Geoparkeko kasua, baina beste testuinguru batzuetan sumendiak, lurrikarak eta tsunamiak gertatzeko aukerak izaten dira. Era berean, geoparkeetan klima aldaketari buruzko kontzientziazio bultzatzen da, energia berriztagarrien erabilpena sustatzen, eta baita, turismo sustapenaren kasuan, turismo berdea eta beste eredu iraunkor batzuk bultzatzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Patrick J. Mc Keever and Nickolas Zouros (2005). Geoparks: Celebrating earth heritage, sustaining local communities. EPISODES, December 2005, pp. 274–278.
- ↑ «Euskal Kostaldeko Geoparkea» turismoa.euskadi.eus 2010-11-25 (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Geoparkeen sare globala, Global Geoparks Network (GGN): http://www.globalgeopark.org/
- Europako geoparkeak, European Geoparks Network (EGN): http://www.europeangeoparks.org/
- Euskal Kostaldeko Geoparkea: https://geoparkea.eus/