Gdańskeko golkoa
Gdańskeko golkoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia |
Sakonera | 120 m |
Eponimoa | Gdańsk |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°28′59″N 18°57′31″E / 54.483055555556°N 18.958611111111°E |
Honen parte da | Gotland Basin (en) |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Betebidea |
Gdańskeko golkoa (polonieraz: Zatoka Gdańska; alemanez: Danziger Bucht; errusieraz: Гданьская бухта, translit.: Gdanskaïa boukhta), Gdańskeko badia ere deitua, Itsaso Baltikoren hego-ekialdean kokatutako golkoa da. Ondoko Gdańsk hiriak ematen dio izena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gdańskeko golkoak 97 kilometroko luzera du (ekialdetik mendebaldera) eta 64 kmko zabalera (iparraldetik hegoaldera). Iparraldean dauka sakonera handiena, 113 m. Mendebalde, hegoalde eta hego-ekialdetik Poloniak inguratzen du, eta ekialdetik Errusiako Kaliningrad oblastak.
Golkoaren barnean Puckeko badia (mendebaldean) eta Vistularen itsas aintzira (ekialdean) daude. Gdańskeko golkoan isurtzen den ibai nagusia Vistula da. Nogat, Pasłęka eta Pregolia ibaiek Vistularen itsas aintziran dute ahoa. Portu garrantzitsuenak Gdańsk, Gdynia, Sopot, Baltiysk eta Kaliningrad dira [1] .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gulf of Gdańsk Encyclopædia Britannica Online, accessed July 22, 2012