Bideo-epaile laguntzaile
Bideo-epaile laguntzailea, ingelesez video assistant referee, ezagunagoa VAR laburduraz, futbol profesionalean erabiltzen den bideo bidezko arbitro-laguntzaile sistema da. Sistema honen helburua giza-akatsak saihestea da. Laguntza hau emateko, futbol partiduan zehar bideo-epailea eta bideo-marrazaina errealizazio-gela baten barruan egoten dira, telebistaren seinalea behatzen dute eta jokaldien errepikapenak ikusteko sarbidea dute. Errealizazio-gelan egiten den jarraipenaz gain, futbol zelaian bertan telebista-pantaila bat egon ohi da, zelaian dagoen epaile nagusiak jokaldien errepikapenak ikustea ahalbidetuz.
Zelaian dagoen epaile nagusia entzungailuen bidez errealizazio-gelarekin komunikatuta dago, beraz, ekintza polemiko bat gertatzen bada, bideo-arbitro laguntzaileak berrikusi eta epaile nagusiari jakinaraziko dio jokaldia telebista-pantailan ikuspegi desberdinetatik berrikusi eta azken erabakia har dezan. Berrikusketa soilik hondoko lau kasuetan egiten da, jokoa beti etenda dagoela: golak, penaltiak, kanporaketa zuzenak (inoiz ez bi txartel horirengatik) eta identitate nahasketa.
2018ko Errusiako Munduko Futbol Txapelketan lehenbizikoz erabili zen.
VAR-aren funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolean erakunde gorena den, Nazioarteko Futbol Federazioak, FIFA[1]-k, barne hartzen duen Nazioarteko Futbol Elkarteen Batzordeak, IFAB[2]-ek, futboleko joko-arauak ezartzen ditu; horien artean bideo-arbitro laguntzailearen erabilera nolakoa izan behar den erabakitzen du. Aurretik aipatutako moduan, IFAB-k lau kasuetara mugatu du VAR-raren erabilera eta hortaz, ezin daiteke lau kasu hauetatik kanpo erabili. Honela funtzionatzen du:
- Berrikusketa baimentzen duen jokaldiren bat gertatzen denean, berrikuspena eska dezake epaile nagusiak edo bideo-epaileak.
- Bideo-arbitroak jokaldiaren errepikapena bat-batean ikusten duenean epaileari jakinarazten dio gertatutakoa entzungailuaren bidez.
- Epaileak bi aukera ditu: bideo-arbitroaren irizpidea jarrai dezake telebista-pantailan jokaldia ikusiz, edo hasieratik hartutako erabakia manten dezake. Epaile nagusiaren erabakia gailenduko da beti.
Bideo-operadore gelan, VOR (Video Operation Room) bideo-arbitro laguntzailea (VAR), bideo-marrazain laguntzailea (AVAR) eta bideo-operadorea (RO) egon ohi dira. Gela hau hamabi kameraz osatua dago jokaldiak ikuspegi desberdinetatik ikusteko. Berrikusketa eskatzeko baimena duen bakarra bideo-arbitro laguntzailea da eta arbitro nagusiak onartu egin behar du. Behin onartuta, hatz erakusleekin laukizuzen bat seinalatu beharko du eta gero, telebista-pantailara hurbilduko da. Jokalari edo entrenatzaile batek epaileari hura erabiltzea eskatzen badio, edo berrikusketa eteten badu, zigortua izan daiteke. Partiduan arrisku egoera badago, epaileak jokaldia amaitu arte itxaron beharko du berrikusketa eskaerari erantzuteko.
VAR-raren azken helburua ez da epaileen erabakiak zehaztasun osoz bermatzea, baizik eta emaitza baldintzatu dezaketen giza akatsak lehengoratzea. Errealizazioari esker, bideo-laguntzaileek leku desberdinetatik ikusi ditzakete ekintza polemikoak eta epaileari aholkatu, hari baitagokio beti azken erabakia hartzea. FIFA-k erabakia ahalik eta denbora gutxienean hartzea gomendatzen du, jokoaren erritmoa ez galtzeko.
Bideo-marrazain laguntzailea (AVAR)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideo-marrazain laguntzailea (AVAR) bideo-arbitro laguntzaileari (VAR) laguntzeaz arduratzen da VOR gelan. Bere zereginen artean, VAR-ra berrikusketa egiten ari den bitartean ekintza zuzenean ikustea, gorabeherei buruzko oharrak hartzea eta epaileari berrikusketaren emaitza jakinaraztea daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) FIFA.com. «FIFA - FIFA.com» www.fifa.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «International Football Association Board | IFAB» International Football Association Board | IFAB (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).