Belaia
Belaia edo Agidel (errusieraz: Бе́лая ; baxkireraz: Ағиҙел; tatareraz: Агыйдел; latinez: Ağidel) Errusiako erdi-mendebaldeko ibaia da, Bashkortostan errepublika zeharkatzen duena. 1.430 kmko ibilbidea du eta Kama ibaiaren adarrik luzeena da[1].
Hego-mendebaldeko Uraletan du iturria, Iremel mendiaren magalean, eta hego-mendebalderantz doa ibar estu batean zehar. Ondoren, iparralderantz biratu eta harana zabaltzen da[1]. Neftekamsketik hurbil Kama ibaira isurtzen da. Ibaiadar nagusia Ufa du. Bere bazterretan dauden hiri nagusiak Beloretsk, Sterlitamak, Ufa eta Birsk dira.
Turkierazko izenak «Volga zuria» esan nahi du eta errusierazkoak «Ibai zuria».
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaiaren emaria 105 urtez, 1881-1985 bitartean neurtua izan da Birsken, ahotik 150 km hego-ekialdera[2]. Puntu horretan drainatutako eremuak 121.000 km² ditu, arro osoaren %85a. Urteko batez besteko emaria 844 m³ segundokoa da. Emari handiena maiatzean du (3.421 m³/s) eta txikiena otsail eta martxoan (262 m³/s).
Belaiaren batez besteko emariak (m³/s) Birsken neurtuak
Datuak: 1881 eta 1985 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Belaya River[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ Belaia Birsken Webworld.unesco.org