[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Begoña Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Zabala

(2019)
Bizitza
JaiotzaSantiago, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Txile
BizilekuaIruñea
Jarduerak
Jarduerakabokatua, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea

Begoña Zabala González (Txileko Santiago, 1950) abokatu feminista eta aktibista da.

Begoña Zabala EHko V Jardunaldi Feministetan
Gure gorputza, gure erabakia! Basauri, 2021

Zuzenbidean lizentziaduna, Bizkaian aritu zen abokatu laboralista eta Ordena Publikoko irakasle diktaduran. Frankismoaren aurka borrokatzen aritua eta ekintzailea izan da etenik gabe 1970eko hamarkadatik aurrera Euskal Herriko mugimendu feministan 1976an Bizkaiko Emakumeen Asanblada sortu zenetik. Zabala Iruñera 1977an iritsi zen eta lehen lerrotik bizi izan zuen zezen plaza barruan zein kanpoan 1978ko Sanferminetako poliziaren erasoa. Abokatua izanik, gertaera haiek argitzeko adituen ikerketa batzordeko kide da. Emakume Internazionalistak taldeko kidea da, Iruñean. Emakumeen egoerari eta aldarrikapen eta borroka feministei buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu, immigrazioaren eta indarkeria sexistaren inguruko gaietan bereziki.[1][2]

Hedabideetan iritzi-artikuluen bidezko ekarpenak egin ohi ditu.[3][4][5] [6] [7] Eta baita hitzaldietan ere gai horien guztien inguruan feminismoaren ikuspegitik: emakumeen gorputzak, internazionalismoa, frankismoa eta transizioa, sanferminak eta abar.[8][9][10][11][12][13]

2019an buruturiko Euskal Herriko V jardunaldi feministetan antolatzaile gisa parte hartu zuen, baita hizlari gisa ere bigarren eguneko Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen mahai ingur zentralean Indarkeria matxisten aurkako mugimendu feminista, feminismo instituzionalaren aurrean izenburuko ekarpena eginez. [14] [15] [16]

  • 2018an, Feminismo, Transición y Sanfermines del 78.[17]
  • 2008an Movimiento de mujeres, mujeres en movimiento.[18]

Lankidetzak obra kolektiboetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2015ean Cuando el pueblo se organiza.[19]
  • 2001ean La violencia sexista. Distintas aproximaciones.[20]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Avila, Urko Apaolaza. (2018-07-08). «Begoña Zabala: "Orain badugu ikuspegia esateko errepresio global bat egon zela"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  2. «Begoña Zabala González-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  3. Begoña Zabala «Ameco Press» amecopress.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  4. Begoña Zabala «Rebelión» www.rebelion.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Begoña Zabala «Viento Sur» vientosur.info (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Zabala, Elena Lakabe, Oihana Lopez eta Begoña. «Gure gorputza, gure erabakia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  7. (Gaztelaniaz) «Begoña Zabala» Sin Permiso (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  8. Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  9. NUESTROS CUERPOS, NUESTRAS VIDAS-BEGOÑA ZABALA. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  10. Intervención de Begoña Zabala sobre los conceptos básicos e historia del Internacionalismo. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  11. LegislACCIÓN - Bego Zabala, de Emakume Internazionalistak. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  12. 'Feminismos de ayer y hoy' con Begoña Zabala. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  13. Feminismo, Transición y sanfermines 78. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  14. ««Todo el mundo quiere debatir qué es el movimiento feminista, quiénes lo componen y cómo se organiza»» andra.eus 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  15. Lorenzo, Uxue Gutierrez. «Feminismoaren erraietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  16. Begoña Zabala 🔴 LIVE | SALDA BADAGO | Azaroak 2. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  17. Zabala González, Begoña. (2018). Feminismo, Transición y Sanfermines del 78. (1ª ed. argitaraldia) Asociación Sanfermines78: Gogoan ISBN 978-84-09-01572-6. PMC 1050737303. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  18. Zabala, Begoña, 1950-. ([2008]). Movimiento de mujeres : mujeres en movimiento. Txalaparta ISBN 978-84-8136-517-7. PMC 433938454. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  19. «Cuando el pueblo se organiza | Cisma Editorial» www.cismaeditorial.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  20. Zabala, Begoña; Fernández, Rosa; Estébanez, Ana; Masiá, Beatriu. (2001). «La violencia sexista: Distintas aproximaciones» Jornadas "Feminismo Es-- y Será" : ponencias, mesas redondas y exposiciones, 2001, ISBN 84-7801-585-X, págs. 441-466 (Servicio de Publicaciones): 441–466. ISBN 978-84-7801-585-6. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Begoña Zabala