Askaren Kumulua
Askaren Kumulua | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 607 ly eta 187 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 3,1 eta 3,46 |
Metaltasuna | 0,16 |
Aurkitzailea | Arato |
Aurkikuntza-data | K.a. 260 |
Konstelazioa | Cancer |
Abiadura erradiala | 35,64 km/s |
Igoera zuzena | 130,1 ° |
Deklinazioa | 19,6667 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 7,5 ly |
Izendapenak | |
ikusi
|
Askaren Kumulua (M44 kumulu irekia, Messier objektua 44, Messier 44, M44 edo NGC 2632 ere deitua) izar kumulu bat da, Cancer konstelazioan[1]. Aratok deskribatu zuen lehen aldiz, K.a. 260. urtean. Lurretik gertuen dagoen kumulu irekietako bat da, eta gertu dauden beste kumulu ireki distiratsu batzuk baino izar gehiago ditu. Zeru ilun baten azpian, begi hutsezko objektu lainotsu txiki bat bezala ikusten da, antzinatik horrela ezagutua. Klaudio Ptolomeo astronomoak "Cancerren baitan dagoen orban nebulosa" bezala deskribatu zuen, eta Galileo Galileik bere teleskopioarekin aztertu zuen lehen objektuetako bat izan zen[2].
Bere adina eta mugimendu propioa bat datoz Hiadeenarekin, jatorri berdintsuak izan ditzaketela iradokitzen duena[3][4]. Bi kumulu hauek erraldoi gorriak eta nano zuriak dituzte, izar eboluzioaren ondorengo etapak irudikatzen dituztenak, sekuentzia nagusian dauden izar askorekin batera.
M44ra dagoen distantzia, sarri, 160 eta 187 parsecen artean aipatzen da (520-610 argi urte)[5][6], baina 2009an berrikusi ziren Hipparcos satelitetik, eta infragorrien araberako azken kolore-magnitude diagramak, 182 parseceko distantzia analogoa eskaintzen du[7]. 600 milioi urte inguruko adin kalkulu onak daude, Hiadesentzat 625 milioi urte ingurukoa[8]. Kumuluaren barne-nukleoaren diametroa 7.0 parsecekoa da (23 argi-urte)[9].
Kumulua begi hutsez ikus daiteke, nebulosa txiki bat bezala, Cancerren goiko aldea arratsaldeko zeruan agertzen denean, urte bakoitzeko otsaila eta maiatza bitartean. 1.5º zeharka, kumulua erraz sartzen da binokularren edo potentzia txikiko teleskopioen ikuseremuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «NGC 2632» spider.seds.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
- ↑ «Messier 44» www.maa.clell.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Klein Wassink, W. J.. (1927). «The proper motion and the distance of the Praesepe cluster.» Publications of the Kapteyn Astronomical Laboratory Groningen 41: 1–48. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Dobbie, P. D.; Napiwotzki, R.; Burleigh, M. R.; Barstow, M. A.; Boyce, D. D.; Casewell, S. L.; Jameson, R. F.; Hubeny, I. et al.. (2006-06-11). «New Praesepe white dwarfs and the initial mass–final mass relation» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 369 (1): 383–389. doi: . ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Pinfield, D. J.; Dobbie, P. D.; Jameson, R. F.; Steele, I. A.; Jones, H. R. A.; Katsiyannis, A. C.. (2003-07-11). «Brown dwarfs and low-mass stars in the Pleiades and Praesepe: membership and binarity» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 342 (4): 1241–1259. doi: . ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ (Ingelesez) Kraus, Adam L.; Hillenbrand, Lynne A.. (2007-10-31). «The Stellar Populations of Praesepe and Coma Berenices» The Astronomical Journal 134 (6): 2340–2352. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Majaess, D. J.; Turner, D. G.; Lane, D. J.; Krajci, T.. (2011-09-01). «Deep Infrared ZAMS Fits to Benchmark Open Clusters Hosting Delta Scuti Stars» Journal of the American Association of Variable Star Observers (JAAVSO) 39: 219. ISSN 0271-9053. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Perryman, M. A. C.; Brown, A. G. A.; Lebreton, Y.; Gomez, A.; Turon, C.; de Strobel, G. Cayrel; Mermilliod, J. C.; Robichon, N. et al.. (1997-07-23). «The Hyades: distance, structure, dynamics, and age» arXiv:astro-ph/9707253 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ (Ingelesez) Adams, Joseph D.; Stauffer, John R.; Skrutskie, Michael F.; Monet, David G.; Portegies Zwart, Simon F.; Janes, Kenneth A.; Beichman, Charles A.. (2002-09). «Structure of the Praesepe Star Cluster» The Astronomical Journal 124 (3): 1570–1584. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Askaren Kumulua ikusi WikiSky webgunean: DSS2, SDSS, GALEX, IRAS, Hydrogen α, X-Ray, Astrophoto, Sky Map, Artikuluak eta irudiak
- Behaketa datuak