Bantu hizkuntzak
Itxura
(«Bantu hizkuntza» orritik birbideratua)
Bantu hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria eta hizkuntza sintetikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | bnt |
Glottolog | narr1281 |
IETF | bnt |
Bantu hizkuntzak Saharaz hegoaldeko Afrikako hizkuntza-multzo handia dira. Douala (Kamerun) eta Juba ibai bokalaren arteko lerrotik hegoalderako hizkuntzak hartzen ditu, Kenyako eta Tanzaniako zenbait hizkuntza, hizkuntza nilotikoen gisakoak, eta boskiman-hotentote hizkuntzak izan ezik.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haien artean, hiru talde nagusi bereiz daitezke: mendebaldekoak, ekialdekoak eta hegoaldekoak.
- Mendebaldekoak: duala (Kamerun hegoaldea), fangera (Kamerun, Gabon, Ekuatore Ginea), lingala (Kongoko Errepublika Demokratikoa), chokweera, oshivambo eta kinbundu (Angola), hereroera (Namibia).
- Ekialdekoak: kikuyuera (Kenya), luganda (Uganda), kinyaruanda (Ruanda), swahili, sukumera, gogo (Tanzania), luba-kasaiera (Kongoko Errepublika Demokratikoko hego-ekialdea), benbera (Zambia), shonera (Zimbabwe), tsongera (Mozambike).
- Hegoaldekoak: zuluera eta xhosera (KwaZulu-Natal), swaziera (Swazilandia), tswanera (Botswana), sothoera (Lesotho).
Swahilia garrantzitsuena da, hainbat herriren artean lingua franca gisa erabiltzen baita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-6-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.