Auxokromo
Itxura
Kimika organikoan auxokromoa kromoforo bati lotutako funtzio-taldea da zeinek kromoforoaren argia xurgatzeko gaitasuna aldatzen duen, uhin-luzera edo xurgapenaren intentsitatea aldatuz[1].
Adibidez, bentzenoa kolorgea, ez baitu kromofororik; baina nitrobentzenoak kolore hori zurbila du, kromoforo gisa jarduten duen nitro talde bat dagoelako (–NO2). Aitzitik, p-hidroxinitrobentzenoak kolore hori bizia du, hidroxilo taldeak (−OH) auxokromo gisa jokatzen duelako.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auxokromoak azidoak edo basikoak izan daitezke.
Azidoak: −COOH, −OH, −SO3H
Basikoa: −NH2, −NHR, −NR2
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auxokromo. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).