Alkandora
Itxura
(«Atorra» orritik birbideratua)
Alkandora edo atorra gorputz-enborra eta normalean lepoa estaltzen duen jantzia da. Ehunez egina izaten da, hala nola zetaz edo kotoiz egina. Halaber, mahukak ditu eta aurrekaldeko partean botoiak.
XIX. mendean hasi ziren erabiltzen eta harrezkero ez dira asko aldatu. Hasieran, azpiko arropatzat jotzen zen, beraz jaka batekin estalirik eraman behar zen. Alkandora zuriak aristokraziaren ikurtzat hartzen zen, haiek bakarrik garbi eduki zezaketen eta.