[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arvegil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arvegil, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Pertsonaia honen istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Arvegil, Arthedaineko hamaikagarren erregea da. Argeleb II.aren semea da, eta Fornosten jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1553. urtean. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "errege ezpata" bezala itzul daiteke.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1670. urtean. Bere erregealdian, hobbitek, Arnorrera iristen jarraitu zuten, horietako gehienak, Eskualdean ezarri zirelarik. Guzti hau, bere aitona Arveleg I.aren erregealditik ezarri zen baretasun politiko erlatiboari eta Erdialdeko Lurraldeko Izurrite Handiaren eraginei esker izan zen, azken honek, Dunedainengan eragin handia izan bazuen ere, beste horrenbeste gertatu zen hauen etsaiekin.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1743an hil zen, 73 urteko erregealdia eta 190eko bizitzaren ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Arveleg II.a izan zen.


Aurrekoa
Argeleb II.a
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1670-1743
Ondorengoa
Arveleg II.a

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]