Akimotoita
Akimotoita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | izaki > objektu > objektu material > physical substance (en) > materia > solido > mineral > mineral oxidoa > ilmenita taldeko minerala |
Formula | MgSiO₃ |
Nickel-Strunz sailkapena | 4.CB.05 |
Sistema kristalino | kristal-sistema trigonal |
Talde espazial | space group R-3 (en) |
Eponimoa | Shun'ichi Akimoto (en) |
Aurkikuntza-lekua | Tenham meteorite (en) |
Identifikazioa |
Akimotoita (MgSiO3) ilmenitaren taldeko mineral oxido bat da. Syun-iti Akimoto geologo japoniarraren omenez dauka izena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akimotoita magnesiodun metasilikato bat da, sistema kristalino trigonalean kristaltzen duena. Aluminioa izan dezake, kopuru txikietan. Bridgmanitaren mineral dimorfoa da eta geikielitaren presio altuko siliziozko analogoa.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristal egitura ilmenitaren antzekoa da (FeTiO3) Si eta Mg atomoekin oktaedroak betetzen oxigenoarekin. Silizio eta Magnesio oktaedroak c-ardatzan zehar modu alternoan lerratzen dira. Bere talde espaziala R3 (trigonala) da, a = 4.7284 Å; c = 13.5591 Å; V = 262.94 Å3; Z = 6 parametroekin.[1]
Okurrentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uste denez akimotoita mineral garrantzitsua da mantuan, 600-800 kilometroko sakonera inguru, plaken tektonikaren ondorioz subdikzioz hotzagoak diren plaka zatiak mantora iristen diren lekuan. Akimotoita elastikoki anisotropoa da, eta goi eta behe-mantoaren arteko trantsizio sismiko anisotropoaren azalpen gisa aurkeztua izan da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Horiuchi, H., Hirano, M., Ito, E., and Matsui, Y. (1982) MgSiO3 (ilmenite-type): single crystal X-ray diffraction study. American Mineralogist, 67, 788-793
- ↑ (Ingelesez) Shiraishi, Rei; Ohtani, Eiji; Kanagawa, Kyuichi; Shimojuku, Akira; Zhao, Dapeng. (2008-10-02). «Crystallographic preferred orientation of akimotoite and seismic anisotropy of Tonga slab» Nature 455 (7213): 657–660. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).