[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Luis Villasante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aita Villasante» orritik birbideratua)
Luis Villasante


5. euskaltzainburu

1970 - 1988
Manuel Lekuona - Jean Haritxelhar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Villasante Cortabitarte
JaiotzaGernika-Lumo1920ko martxoaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOñati2000ko abenduaren 2a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizkuntzalaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: luis-villasante-kortabitarte-1920-2000 Literaturaren Zubitegia: 309

Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, Bizkaia, 1920ko martxoaren 22a - Oñati, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 2a) frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzainburua izan zen.

Asko zekien euskarari buruz, sakon ezagutzen zituen bizkaiera, lapurtera eta gipuzkera. Euskal gramatika ikertu zuen garai hartan inor gutxik bezala, oparo pentsatu zuen euskarari buruz eta idatzi ere oparo, sakon eta prosa garden batekin. Inork ez bezala aztertu zuen Axular, eta hura estimatzen irakatsi zien hainbesteri. Villasanteren idazketa, lapurtera klasikoan oinarritua goraipatua izan da. Euskararen auziaz edo Axular. Mendea. Gizona. Liburua, lan interesgarriak izateaz gainera, eredugarriak dira saiakera literarioa edo kazetaritza landu nahi dituen edonorentzat.[1]

1937an, jaioterriak pairatutako bonbardaketaren lekuko izan zen. 1945ean apaiztu zen frantziskotar. Teologia ikasi zuen Comillasen, eta han aurkeztu zuen doktore tesia, 1950ean La Sierva de Dios M. Ángeles, concepcionista franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida izenburuarekin.

Axularren Gero liburu ezaguna sakonki ikertu eta gaztelaniazkotu zuen, eta 1976an edizio kritikoa argitaratu. Euskalari gisa egindako lanen artean, aipatzekoak dira, orobat, Luis Eleizalde bildumakoak (1970-1988). Bildumako bederatzi liburu horietatik lehenengo zortzietan, Villasantek euskal morfologia eta sintaxia aztertu zituen, euskara idatzia bateratzeko ildoak ezartzeko asmoz. Bederatzigarren eta azken liburuan (Euskararen auziaz, 1988), berriz, bere iritzia azaltzen du euskararen arazo eta irtenbideez.[2]

1950ean euskaltzain oso egin zuten, eta bosgarren euskaltzainburua izan zen 1970etik 1988 arte. Agintaldi hartan, euskara batua sortzeko prozesua sotiltasun handiz zuzendu zuen. Instituzio zale, oso zen moderatua, eta garai hartan, batuaren inguruko liskar betean, batek baino gehiagok harrigarritzat har dezake bera hautatu izana Euskaltzaindiko buru. Anjel Lertxundiren iritziz haren jakituria eta trenpu lasaia probidentzialak izan ziren baretasuna sustatzeko batuaren auzian. Protagonista baino gehiago, zerbitzari izan zen.[1]

EIZIEko ohorezko kide izendatu zuten 1996an, eta Eusko Ikaskuntzako giza eta gizarte zientzietako saria jaso zuen 1997an. 2000ko abenduaren 2an hil zen, Arantzazuko santutegian.

Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.
Lehen lerroan, Luis Villasante eta Juan San Martin, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.

Euskal literaturaz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal hizkuntzalaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aita Villasante UEUn Larraonako jantokian (Iruñea, 1977)
    Axular-en hiztegia. Euskara-Español-Français. Español-Euskara. Français-Euskara. (1973).[5]
  • Arantzazu-Oñati eta inguruko euskal hiztegia (1994). Hiztegiaren beste egilea: Candido Izaguirre.

Luis Eleizalde bilduma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara idatzia bateratzeari buruzko bilduma horretako bederatzi liburuak argitaratu zituen:

  • Hacia la lengua literaria común (1970).
  • La declinación del vasco literario común (1972).
  • Palabras vascas compuestas y derivadas (1974).
  • Sintaxis de la oracion compuesta (1976).
  • Estudios de sintaxis vasca (1978).
  • La h en la ortografia vasca (1980).
  • Sintaxis de la oracion simple (1980).
  • La oracion causal en vasco (1986).
  • Euskararen auziaz (1988).
Korrika97an Villasante omendua (Euskaldunon Egunkaria, 1997-03-22)
  • La sierva de Dios M. Ángeles Sorazu, concepcionista franciscana. Estudio místico de su vida (1950).
  • Nere izena zan Plorentxi. Angeles Sorazuren bizitza (1961).
  • Jainkoa (1962).
  • Jesukristo (1969).
  • M. Ángeles Sorazu: Un mensaje para tiempos dificiles (1981).
  • Kristau fedearen sustraiak. III. Eliza (1984).
  • Kristau fedea (1986).
  • Ángeles Sorazu: bizia eta mezua (1990).
  • Ideario y camino espiritual de Ángeles Sorazu (1994).
  • Nazareteko Jesusi buruz gogarteak (1998).

Sariak edo aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Lertxundi, Anjel. (2023-02-05). «Hutsaren bahea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. (1920-2000)., Villasante Cortabitarte, Luis. (1988). Euskararen auziaz. [s.n.] ISBN 84-7240-141-3. PMC 490111265. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  3. Villasante Kortabitarte, Luis. (1973). XVII. mendeko literatura: Donibane Lohitzuneko idazleen eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  4. Villasante, Luis. (1972). Axular, mendea, gizona, liburua. Jakin PMC 32608975. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  5. Villasante Kortabitarte, Luis. (1974). Axular-en sintaxi eta morfosintaxia. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  6. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  7. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  8. «Luis Villasante ikergunea, Euskaltzaindiaren egoitza berria Donostian» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  9. Otamendi, Koldo. KORRIKA KANTUZ KANTU: ASIER GOZATEGI. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]