[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anja Andersen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anja Andersen

(2011)
Bizitza
JaiotzaOdense1969ko otsailaren 15a (55 urte)
Herrialdea Danimarka
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria eta eskubaloi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Ikast Håndbold (en) Itzuli-
Bækkelagets SK (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitatealeft-back (en) Itzuli
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm1733466 Edit the value on Wikidata

Anja Jul Andersen (Odense, Danimarka,1969ko otsailaren 15a) Danimarkako eskubaloi jokalari ohia. 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen. 1997ko eskubaloi jokalaririk onena aukeratua izan zen.[1] 30 urte zituenean, medikuek eskubaloiaren praktika aktiboa uztera behartu zuten, bihotzeko arazoak zituelako eta orain entrenatzailea gisa dihardu.[2]

Bere gurasoek Danimarkako eskubaloi selekzioetan jokatu zutenez, Anja txikitatik jarri zen harremanetan kirol honekin. Jokalaria zenean, Danimarkako eskubaloiaren enfant terrible izatearen ospea lortu zuen. Entrenatzaile gisa, behin baino gehiagotan agertu zen Danimarkako prentsa sentsazionalistako lehen orrialdetan egiten zituen gehiegizko atsekabe adierazpenengatik. Hala ere, entrenatzaile gisa izandako arrakastak bere ospea berresten du.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskubaloi jokalaria zenean atzelari gisa aritu zen. Munduko eskubaloi jokalari hoberena kontsideratua izan zen erasorako gaitasunagatik eta zelaian erakusten zuen asmamenagatik. Hala ere, bere izaera inpultsiboa kanporaketa ugari ekarri zizkion bere ibilbidean zehar. Atlantako Olinpiar Jokoetan taldetik kendu zuten denbora batez bere taldearen jokatzeko aukerak eta zelaian duten jokabidea eztabaidatzeagatik.[3]

1993ko Munduko Kopan Danimarkako selekzioak Danimarkak zilarrezko domina lortu zuenean, taldearen arrakastaren aktore nagusietako bat izan zen. 1990eko hamarkadako selekziorik onena izango zenaren oinarria izan zen. Europako bi titulu irabazi zituen 1994an eta 1996an, 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetako titulu olinpikoa eta 1997ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa[4]

1997an, ordura arte Danimarkako jokalari batek inoiz lortu gabeko IHF World Player of the Year irabazi zuen[5] Urte berean Europako Eskubaloi Federazioak talde desberdinekin kontratuak izategatik salatu zuen, izan ere Norvegiako eta Valentziako taldeekin zituen kontratuak.[6]

Jokalari bezala talde hauetan aritu da:

  • Stjernen IF (Dinamarca)
  • Vejle Allested (Dinamarca)
  • ASH 72 (Dinamarca)
  • IF Jarl Arden (Dinamarca)
  • Aalborg KFUM (Dinamarca)
  • Ikast FS (Dinamarca)
  • Viborg HK (Dinamarca)
  • 1993 Bækkelagets SK (Noruega)
  • 1993–1996 TuS Walle Bremen (Alemania)
  • 1996–1999 Bækkelagets SK (Noruega)

Entrenatzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, bere kirol ibilbideari amaiera eman behar izan zion bihotzeko arazoengatik. Orduan entrenatzaile bihurtu zen eta aulkian izandako jokaera lehergarriarekin sarritan izan da aldizkarietan. Bere karrera berria berehala bete zen arrakastaz: Danimarkako txapelketako titulua eta hiru Txapeldunen Liga irabazi baitzituen Slagelse Håndboldklub taldearekin[7]

2006. urtearen hasieran, Serbia eta Montenegroko selekzioaren entrenatzaile izateko aukeratu zuten. Bertan Slagelse taldeko lau jokalari daude. Baina kargu hori labur-labur baino ez zuen izan.

2011ko otsailean, Oltchim Râmnicu Vâlcea eskubaloi taldearen entrenatzaile berria bihurtu zen. Errumaniako klubak Txapeldunen Liga irabazteko asmoz kontratatu zuen.[8][9] Urte bereko martxoan, bi hilabete baino gutxiago entrenatu ondoren, kaleratu egin zuten emaitza txarren ondorioz, lau partidatik bi galdu zituen Txapeldunen Ligan.[10]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1987an World Junior Championship, zilarrezko domina
  • 1992an Norvegiako Ligako txapelduna Bιkkelaget-ekin
  • 1993an World Women's Handball Championship zilarrezko domina
  • 1994an Emakumezkoen EHF Txapeldunen Liga urrezko domina
  • 1994an Munduko eskubaloiko bigarren jokalaririk onena izendatu zuten
  • 1995ean World Women's Handball Championship brontzezko domina
  • 1996an Udako Olinpiar jokoetan urrezko domina.
  • 1996an Emakumezkoen EHF Txapeldunen Liga urrezko domina
  • 1997an World Women's Handball Championship urrezko domina
  • 1997an IHF World Player of the Year
  • 1997an Munduko eskubaloiko jokalari onena izendatu zuten
  • 2007an Danimarkako Fama Aretoan erregistratua
  • 2009an Mathilde saria, eliteko atleten entrenatzaileei.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «WHM Player of the Year» www.geocities.ws (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  2. (Norvegieraz [bokmål]) Aune, Thomas. (2023-08-22). Anja Andersen. (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  3. (Gaztelaniaz) Tonta, La Caja. (2012-07-31). «No ha habido otra igual» La Caja Tonta (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  4. (Frantsesez) Championnat du monde féminin de handball 1997. 2024-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. (Ingelesez) IHF World Player of the Year. 2024-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. «Balomano Femenino. Danesa Andersen acusado por EHF de duplicidad de contratos.» EFE Servicios (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  7. (Danieraz) «Slagelse Håndboldklub SHK» www.slagelsehaandboldklub.dk (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  8. (Errumanieraz) Robitu, Antonio. (2011-02-03). «OFICIAL Anja Andersen a semnat cu Oltchim:** "Sunt mândră că am ajuns aici, e o atmosferă de vis"» Prosport (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  9. (Errumanieraz) «EXCLUSIV / Anja Andersen este noua antrenoare a Oltchimului!» GSP (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  10. (Errumanieraz) «Anja: excentrică, ineficientă, demisă» GSP (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  11. Danskkvindesamfund.dk - Tidligere prismodtagere. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]